66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1402/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Betearazpena abiarazten da alderdi betearazlearen alde, hots, Viajes Eroski, SAren alde (Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatzen du), betearazpenpeko alderdiak, hots, Ucar Hermanos, SA enpresak, hamabi mila ehun eta hiru euro eta hirurogeita sei zentimo ordain diezazkion, gehi legezko interesak eta bi puntu gehiago.

Eta Ucar Hermanos, SAri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 7an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1008223