4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 333/2010 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan, Financiera El Corte Ingles S.F.C.S.A.k eskaturik, goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela Clemance Ilile-ren aurka eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia hitzez hitz:
Xedapen zatia:
Financiera El Corte Inglés SFC SA alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Carlos Clemance Ililek, hots, betearazpenpeko alderdiak, bi mila eta hogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamar zentimo (2.033,70 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Javier Araiz Rodríguez prokuradore jauna aritu da.
Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua; idazkaria.
Eta Clemance Ilileri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 6an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1008167