66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 35/2010 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu diren autoetan erabakitakoari jarraikiz, honen bidez zitazioa egiten zaizu epaitegi honetan (La Gallarda kalea 2, Lizarra) behean agertzen den egunean eta orduan eginen den falta-judizioan agertzeko. Salatzaileak eta salatuak norberak aukeratutako legelaria eraman dezakete eta, orobat, erabili nahi dituzten frogabideak eta lekukoak.

Zitatua: Daniel Eugen Dobrica.

Helbidea: Urzainki kalea, 19-2.a. 31014 Iruña.

Halaber, zitazioa egiten zaizu eta ohartarazten, salatua edo salatzailea izanik agertu ezean edo agertzeko arrazoirik eman ezean, zuzenbidearen arabera dagokizun kaltea izanen duzula. Eta lekukoa izanez gero, Prozedura Kriminalari buruzko Legean horrelakoetarako ezartzen den isuna jartzen ahal zaizu.

Jakinaraz bekie salatuei, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 970. artikuluan ezarritakoaren arabera, helbidea epaitegi honen eremutik kanpora duenak ez duela "judiziora agertu beharrik eta horren partez idazki bat igor diezaioke epaileari, bere burua defendatzeko egokitzat jotzen duena alegatuz eta abokatuari edo prokuradoreari ahalordea eman ekitaldi hartan nahi dituen alegazioak eta deskargu-frogabideak aurkez ditzan".

Aditzera ematen zaizu zedula hau epaitegi honetako idazkaritzan aurkeztu beharko duzula zitazioan bertan agertzen den egunean.

Judizioaren eguna eta ordua: 2010eko uztailaren 21a. 10:30.

Izaera: Salatua.

Lizarran, 2010eko maiatzaren 14an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1008605