3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Jendaurreko informazioa
Gaia: Ur aprobetxamendu baten kontzesiorako eskaera.
Eskatzailea: María Amaya Tellechea Inda.
IFZ: 72669475 D.
Helbidea: San Pedro kalea, 19 - 31744 Elgorriaga (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena eta kodea: Ezcurra -1/0100/170.
Eskatutako emaria: 0,0100 I/seg.
Udalerria eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).
Helburua: Ukuilua garbitzea eta aziendak edan ahal izatea.
Obren azalpen laburra eta helburua:
María Amaya Tellechea Inda andreak Ezkurra ibaiko 6,52 I/seg-eko ur-emariaren aprobetxamendua eskatu du, Elgorriagako udal mugapean (Nafarroa), ukuilua garbitzeko eta aziendak edan ahal izateko.
Ezkurra ibaiko ura ponpaketa-ekipamendu baten bitartez bideratuko da. Ekipamendu horren xedea 3 m³ko edukiera duen zisterna autokargatzailea betetzea da. Hartunea egin ondoren, zisternak biltegi zeregina beteko du, eta hari lotutako uraska urez hornituko du.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten Elgorriagako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071 Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.
Donostian, 2010eko maiatzaren 4an.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1008507