3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-397
Gesalazko Udalak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:
Inguruabarrak: Hormigoi xafla eraikitzea belaontziak errazago sartzeko, hondartza bainularientzat atontzea, aisia eremua atontzea mahai, eserleku eta zuhaitzekin, eta mota askotako zerbitzuetarako etxola eraikitzea.
Eskatzailea: Gesalazko Udala.
Helburua: Gunea atontzea belaontzietarako, baita hondartza, bideak eta aisia eremua ere, eta zerbitzuetarako etxola eraikitzea.
Ur ibilgua: Allozko urtegia.
Udalerria: Lerate-Gesalatz (Nafarroa).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2010eko apirilaren 29an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1008579