66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-O-1665

Carmen María Arbeloa Remónek ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak: Zuhaitzak landatzea 10. poligonoko 793. lurzatiaren mugakide den Jabari Publiko Hidraulikoan, helburua ingurumena lehengoratzea dela.

Eskatzailea: Carmen María Arbeloa Remón.

Helburua: Finka babestea.

Ur-ibilgua: Lorte sakana.

Udalerria: Oibar (Nafarroa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 21ean.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1008578