66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-EXT-238 / 2008-RC-981

Ebroko Ur Konfederazio honetako uren ikuskatzaileak 2010ko martxoaren 5ean hartutako erabakiaren bidez, eskubideak amaitzeko espediente bat ofizioz hasi da, duela hiru urte baino lehenagotik ustiatu gabe dagoelako ureztapenerako ur aprobetxamendu bat Irantzu ibaian, Deierriko udal mugapean (Nafarroa). Aprobetxamendu hori José Ayestarán Galdurezi, Antonio Ayestarán Faleóni, José María Ayestarán Faleóni, Manuel Ayestarán Faleóni, Ayestarán eta Puigi eman zitzaien eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan inskribaturik dago 28.384 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 26an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1008574