66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

79/2010 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 18an emandako 58/2010 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziako S.O.S. Nafarroako aretoko buru izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez, barne igoera murriztuan, betetzeko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 18an emandako 58/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziako S.O.S. Nafarroako aretoko buru izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez, barne igoera murriztuan, betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an.

II. eranskinean (Hizkuntzak jakitea) adierazten da halako titulaziorik ez dutenei hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko puntu bat emanen zaiela, baina 1/5 baloratuko zaiela da agertu beharrekoa.

Bestalde, 8. oinarrian, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat aipatzen da, eta horren ordez, aldi baterako izendatzeko edo, kasua bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda beharko luke.

Hori horrela, bidezkoa da zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 18an emandako 58/2010 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea. Hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

"Halako titulaziorik ez dutenei hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko puntu bat emanen zaie."

Honela behar du:

"Halako titulaziorik ez dutenei hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko 1/5 emanen zaie."

Honako hau dioen tokian:

"8.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (Lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituena) eta oinarri honexetan ezarritako prozedura, eta horiei jarraikiz, hautapen faseko ariketak gainditzen dituzten izangaiekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda prestatuko da."

Honela behar du:

"8.1. Azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan eta apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan ezarritakoarekin eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, zerrenda bat osatuko da hautapen faseko ariketak gainditu dituzten izangaiekin, gerora aldi baterako izendatzeko edo prestakuntzarako eta hobekuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko."

2. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1008900