66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-EXT-256 / 2008-RC-1200

Ebroko Ur Konfederazio honetako uren ikuskatzaileak 2010eko otsailaren 19an hartutako erabakiaren bidez, eskubideak amaitzeko espediente bat ofizioz hasi da, duela hiru urte baino lehenagotik ustiatu gabe dagoelako indar higiarazlerako ur aprobetxamendu bat Santsoain edo Cidacos sakanan, Santsoaingo udal mugapean (Nafarroa). Aprobetxamendu hori Carlota Zubicoari eman zitzaion eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan inskribaturik dago 28.671 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 31n.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1008450