3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-391 / 2007-RC-1630
Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko apirilaren 16ko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Elkorri iturburutik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak, Etxarri-Aranazko udal mugapean (Nafarroa) industriarako erabili beharrekoa. Aprobetxamendu hori Sebastián Arizmendi jaunari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 28.999 zenbakiarekin.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2010eko apirilaren 16an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1008449