66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-EXT-264 / 2007-RC-1157

Ebroko Ur Konfederazio honetako uren ikuskatzaileak 2007ko abenduaren 20an hartutako erabakiaren bidez, eskubideak amaitzeko espediente bat ofizioz hasi da, duela hiru urte baino lehenagotik ustiatu gabe dagoelako hornidurarako ur aprobetxamendu bat Salado ibaian, Deierriko udal mugapean (Nafarroa). Aprobetxamendu hori Carmen Artola Ibarlucenari eta Juan Luis Artola Ibarlucenari eman zitzaien eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan inskribaturik dago 62.601 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 9an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1008448