66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-432 / 2007-RC-1271

1930eko uztailaren 26ko Errege Aginduaren bitartez, iraungi egin dira Linares ibaitik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak, Torres del Rioko udal mugapean (Nafarroa) ureztapenerako erabili beharrekoa. Aprobetxamendu hori La Monjíako Ureztatzaileen Batzordeari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 28.076 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 16an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1008446