3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarkia. Erreferentzia: 2010-EXT-265 / 2007-RC-1193
Ebroko Ur Konfederazio honetako uren ikuskatzaileak 2007ko abenduaren 20an hartutako erabakiaren bidez, eskubideak amaitzeko espediente bat ofizioz hasi da, duela hiru urte baino lehenagotik ustiatu gabe dagoelako urbanizazio baten hornidurarako ur aprobetxamendu bat Arakil ibaian, Atondoko udal mugapean (Nafarroa). Aprobetxamendu hori Monte Bajo Urbanizazioko Jabekideen Erkidegoari eman zitzaion eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan inskribaturik dago 62.198 zenbakiarekin.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2010eko apirilaren 9an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1008445