3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarkia. Erreferentzia: 2010-A-51 ICH
Ángel Moisés Gurbindo Jiménezek ur publikoen aprobetxamendu baten kontzesioa eskatu du. Hona hemen horren datuak eta inguruabarrak:
Inguruabarrak:
Eskatzailea: Ángel Moisés Gurbindo Jiménez.
Ur ibilgua: Leotz ibaia.
Udalerria: Artariain-Leotz (Nafarroa).
Xedea: Ureztapenak.
Gehieneko bolumena, urtean: 60 m3.
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,006 l/s.
Aldiuneko gehieneko emaria: 0,8 l/s.
Hartunea Camino del puente izeneko alderdian jarriko da, Leotz ibaiaren eskuineko bazterrean, motoponpa baten bidez. Helburua barazkien 400 m² ureztatzea da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2010eko maiatzaren 3an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1008407