3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarkia. Erreferentzia: 2010-OC-22
Puiuko Udalak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:
Inguruabarrak:
Eskatzailea: Puiuko Udala.
Helburua: 1,433 hektareatan zuhaitzak landatzea. Azalera horretatik 0,9485 hektarea jabari publiko hidraulikoan daude, helburua ingurumena lehengoratzea dela.
Ur ibilgua: Cidacos ibaia.
Alderdia: Partidero, La Legua, El Molino, poligonoa: 4 eta 1, lurzatia: 94, 562 eta 609.
Udalerria: Puiu (Nafarroa).
Ohartarazten da bidezkoa dela hasierako eskariari lehia egiten dioten eta harekin bateraezinak diren eskariak aurkeztea, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez onetsitako eta maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatutako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 72. artikuluaren arabera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2010eko apirilaren 16an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1008177