66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2010eko apirilaren 15eko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, 2010eko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Corellan, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, José Javier Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1007938