66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Obra kontratua. Behin betiko esleipena.
Obrak, Tuterako udalerrian La Azucarera auzoa Queilesko aldearekin eta Paseo del Cristorekin lotzeko bidegorria egiteko

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Udalak 2010eko maiatzaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez, kontratu hau behin betiko esleitu dela:

-Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa.

-Obra: Tuterako udalerrian La Azucarera auzoa Queilesko aldearekin eta Paseo del Cristorekin lotzeko bidegorria egitea.

-Esleitzeko modua: negoziatua, publizitatearekin.

-Esleipenaren prezioa: 225.648,85 euro BEZa barne (BEZik gabeko prezioa, 194.524,87 euro).

-Esleipen hartzailea: Arascón, Vías y Obras, S.A.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 21ean.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1009037