66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Lankidetza proiektuetarako diru-laguntzen deialdia

Udalak, 2010eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zituen lankidetza proiektuetarako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak. Proiektuak Orkoiengo Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira, hogei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orkoienen, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

2010EAN GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DEIALDI PUBLIKOAREN OINARRIAK

Hitzaurrea

Txirotasuna eta desberdintasuna ez dira berezko zerbait, "Iparraldeko" herrietako eredu ekonomikoak eta garapenak sortua baizik. Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harreman zuzenagoak eta berdintasunekoagoak sortu nahian, Orkoiengo Udalak kontu-sail bat bideratzen du urtero garatzen ari diren herriekiko lankidetza proiektuak finantzatzeko eta sentsibilizatze jardueretarako. Hona hemen haren:

Oinarriak

Lehena.-Deialdiaren xedea.

Laguntzen xedea da nazioarteko lankidetzarako edo garapenerako laguntzetarako programak elkarrekin finantzatzea eta giza laguntza edo larrialdikoa ere bai, kasu puntualetan. 2010erako aurrekontua 6.000 euro da.

GGKEek aurkeztuko dituzte proiektu horiek eta haiekin batera herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak eginen dira Orkoiengo udalerrian.

Laguntzaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetu beharrez, Udal honek bere laguntza honetara bilduko du: 2 proiektu, gehienez ere.

Bigarrena.-Eskabideak.

Proiektuak Udal honen sarrera erregistroan aurkeztu beharko dira, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean, deialdi honi erantsitako ereduari jarraikiz.

Hirugarrena.-Proiektuak.

Proiektuak giza garapeneko indize apala edo ertaina duten herrialdeetara zuzendu beharko dira.

Laugarrena.-GGKEek bete beharreko baldintzak.

-Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatuta.

-Irabazi asmorik ez edukitzea.

-Estatutuetan jasota egotea erakundearen berariazko xedea dela garapenerako lankidetza bultzatzen eta herrien arteko elkartasuna sustatzen duten jarduerak egitea.

-Proiektua egin nahi den tokian bertako lankide bat izatea (kontrapartea). Lankide hori GGKE bat izaten ahalko da; aski izanen da GGKE eskatzaileak delako herrialdean delegazioa edukitzea.

-Lehenagoko deialdietan diru-laguntzarik jaso bada, eguneratua izan beharko du segimendurako eta frogetarako txostenen aurkezpena.

-Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak izatea.

Bazterturik geldituko dira aitzineko ekitaldietan jasotako diru-laguntzen gastuak aurreikusitako epeetan behar bezain ongi frogatu ez dituzten GGKEak.

Borzgarrena.-Proiektuek bete beharreko baldintzak.

a) Sektore hauei zuzendurik egotea:

-Ura eta saneamendua: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduaren azpiegiturak.

-Hezkuntza: lehen mailako hezkuntza den-denei zabaltzea, hezkuntzaren azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea eta hezitzaileak trebatzea.

-Osasuna: osasuna bere osotasunean hartzen duten ekimenak; haurren heriotza tasa murrizteko programak; sexu eta ugaltze osasuna hobetzeko programak. Bai aurrea hartzeko fasean bai eritasunak artatzerakoan.

-Lana: biztanleen bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten lanpostuak sortzea.

b) Ingurumenarekiko errespetua eta bertako natura aberastasunen zaintza proiektuan sartzea.

c) Genero ikuspegi integratua jasotzea, gizonen eta emakumearen arteko aukera berdintasuna lortzeko bitarteko gisa.

Proiektuetan datu hauek jasoko dira:

A.-Proiektuaren izenburua.

B.-Diru-laguntza hartuko duen erakundea: Identifikazio Fiskaleko Txartela, estatutuak eta behar den erregistroko inskripzioaren ziurtagiria. Fotokopiak, Udalaren eskuetan ez badaude, edo aldaketak badira.

C.-Elkarte edo erakunde hartzailearen helburuak.

D.-Kontrapartearen deskribapena.

E.-Proiektuaren kokalekua.

F.-Proiektua kokatuko den eremuko baldintza sozial eta ekonomikoen deskribapen orokorra.

G.-Egin nahi den proiektuaren azalpen zehatza. Xedeak, emaitzak, jarduerak eta egutegia.

H.-Proposatzen den proiektuaren azalpen zehatz eta justifikatua, generoaren ikuspegitik.

I.-Komunitate onuradunak proiektuan duen parte-hartzea.

J.-Bideragarritasun teknikoa eta jarraitzeko aukera.

K.-Aurrekontua.

L.-Proiektuak bertze erakunde edo organismo batzuetatik laguntzarik hartzen ote duen, eta laguntza horien zenbatekoa.

M.-Proiektua ebaluatzeko sistemak.

Seigarrena.-Sentsibilizazio jarduerak.

GGKEek edo elkartasuneko erakundeek herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat ere aurkeztu beharko dute, lankidetza proiektuan oinarritua. Biztanleriaren hainbat sektoreri eta kolektibori zuzenduko zaizkie, irizpide hauei jarraikiz:

a) Jarrera eta portaeren aldaketa bultzatzea herrien arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren aurrean, jendeak bizirik segitzeko eta haien bizi baldintzetan dituen ondorio larriak kontuan hartuta.

b) Informazio kontrastatu, osagarri eta kritikoak eskaintzea.

Zazpigarrena.-Justifikazioa.

Udal honek lagundutako proiektuak aurkezten dituzten entitateek konpromiso hauek hartuko dituzte:

a) Proiektua aurrera eramatean izandako gorabehera eta aldaketen berri emanen da, eta Orkoiengo Udalari haiek onartzea eskatuko zaio gauzatu baino lehen.

b) Laguntza hartu duen erakundeak txosten bat aurkeztuko du proiektua burututakoan, 2011ko martxoaren 10a baino lehen aurkeztu ere, diru-laguntzekin egindako inbertsio edo gastuen ordainagiriak eta material grafikoa erantsita.

Gastuak justifikatzeko arauak:

Udalaren Erregistro Orokorrean ondoko agiriak aurkeztuz justifikatuko da Orkoiengo Udalak gobernuz kanpoko erakunde bati garapenerako lankidetza proiektuak egiteko urte bakoitzeko ekitaldi ekonomikoan ematen dizkion diru-laguntzen aplikazioa:

a) Diru-laguntzaren zenbatekoa tokian tokiko kontraparteari bidali zaiola erakusten duen agiria.

b) Herrialde onuradunean diru-laguntza jaso izanaren frogagiria, tokian tokiko kontraparteak sinatua.

c) Proiektua nola bete den, horren gaineko txosten teknikoa edo memoria (zer lortu den, egindako jarduketak, eskualdean izan duen eragina, etorkizunerako ikusmira, balorazio orokorra...).

d) Balantze ekonomikoa, hauek zehazturik:

Diru-sarrerak: iturri ezberdinetatik erdietsitako diru-sarrera guztiak (Nafarroako Gobernua, udalak, Estatuko Administrazioa, Europako Elkarteak, herrialde onuraduna, bere dirua, bertze batzuk etab.).

Gastuak: gastuak langileetan, materialean, bidaietan eta egonaldietan; administrazio gastuak, inbertsioak, bertze batzuk.

e) Egindako gastua justifikatzen duten fakturak edo gisako agiriak.

f) Bertzelako dokumentazio idatzia edo grafikoa, hura ekartzea posible bada.

Diru-laguntzak jaso dituzten entitateek, proiektuaren memoriarekin batera, Orkoienen aurrera eramandako sentsibilizazio jardueren txostena ere aurkeztuko dute.

Zortzigarrena.-Ebaluazio batzordea.

Batzorde bat eratuko da, aurkeztutako proiektuak ebaluatuko dituena, eskatzen diren baldintzei hobekien lotzen zaizkienak hautatu beharrez.

Honako hauek osatuko dute ebaluazio batzorde hori:

a) Batzordeko burua: Orkoiengo Udaleko gizarte gaietarako zinegotzi delegatua.

b) Mahaikideak:

-Orkoiengo Udaleko Kultura Alorreko teknikaria eta Euskara teknikaria.

-Orkoiengo Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariak.

-Berdintasuneko zinegotzia.

Bederatzigarrena.-Balorazio irizpideak.

Diru-laguntza eskuratuko dute ezarritako irizpideen arabera baloraziorik handiena erdiesten duten programek.

Ebaluazio batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu:

a) Proiektuaren interes soziala: deialdian eskatutako baldintzei erantzutea, onura hartuko duen biztanleria sektorea, biztanleriaren parte hartzea proiektu osoan, tokian tokiko sostenguak: 20 puntu.

b) Proiektuaren koherentzia: xedeak, jarduerak, aurreikusten diren emaitzak eta aurrekontuak: 15 puntu.

c) Genero ikuspegiarekin garatutako proiektua: generoak sortutako ezberdintasunak apaltzeko xedea duten ekintzak eta ekintza positiboko neurriak. Emakumeen partaidetza proiektuaren proposamenean, erabakiak hartzen dituzten agintariak, partaidetza komunitateko "aginte organoetan", partaidetza kontrapartearen organoetan: 15 puntu.

d) Egin beharreko proiektutik zuzenean nahiz zeharka onura ateratzen duen biztanleria: 10 puntu.

e) Proiektuaren bideragarritasuna denborak aitzina egin ahalean: toki entitateekiko akordioa, diru iturriak, gizarte erakundeak ekintzak egiten eta sustatzen diren eskualdean: 10 puntu.

f) Proiektua zer eskualdetan kokatzen den, hango baldintza sozial eta ekonomikoak: 10 puntu.

g) Proiektuaren jarraipena: aurkezten den proiektua eskualdea garatzeko proiektu zabalagoan sarturik egotea: 10 puntu.

h) Proiektuaren xedeko komunitatearen edo herriaren garapen integrala: 10 puntu.

i) Bertako baliabide teknikoen, giza baliabideen eta abarren erabilera (onuradunen ingurunekoak): 5 puntu.

Hamargarrena.-Betebeharrak.

10.1. Zertarako ematen diren, hartarako erabili beharko dituzte diru-laguntzak erakunde onuradunek eta haien aplikazioa agiriekin justifikatuko dute. Halaber, Udalak eskatzen dizkien egiaztapenak onartu beharko dituzte, eta haietan lagundu.

10.2. Diru-laguntzaren entitate onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko betebeharretan egunean egon beharko dute; zorrik izanez gero, haiek kitatuz ordainduko da diru-laguntza.

Hamaikagarrena.-Ez betetzeak.

-Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, datu faltsuak ematen badira edo diru-laguntzaren xedea Udalaren baimenik gabe aldatuz gero, hura galduko da eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira. Gainera, horrek ekartzen ahalko du hemendik aitzina helburu horretarako edo antzekoetarako laguntza eskaerarik ez onartzea, deusetan ukatu gabe legeetan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

-Aurreko ekitaldietan txostenak edo memoriak aurkeztu ez eta, oro har, deialdiaren seigarren oinarrian ezarritakoa bete ez duten entitateen eskaerak ez dira onartuko hurrengo deialdietan, harik eta oinarrietan ezarritakoa bete arte.

SOLICITUD DE SUBVENCIÓN PARA PROYECTOS
DE COOPERACIÓN AL DESARROLLO 2010 DEL AYUNTAMIENTO DE ORKOIEN/GARAPENERAKO LANKIDETZA
PROIEKTUAK EGITEKO ORKOIENGO UDALAREN
2010eko DIRU-LAGUNTZARAKO ESKAERA

1. Titulo del proyecto/Proiektuaren izenburua.

1.-Datos de la organización no gubernamental de desarrollo solicitante/Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde eskatzailearen datuak:

-Nombre y siglas/Izena eta siglak

-NIF/IFK

-Sede Social/Egoitza

-Teléfono/Telefonoa

-Fax/Faxa

-N.º Cuenta Bancaria/Banku kontuaren zk.

-Naturaleza (civil o religiosa)/Izaera (zibila edo erlijiosoa)

Estructura y organización/Egitura eta antolaketa:

Responsable del proyecto en la ONG/Proiektuaren arduraduna GKE-an:

Fines de la ONG/GKEaren xedeak:

Datos de la contraparte/Kontrapartearen datuak:

-Nombre y siglas/Izena eta siglak

-NIF/IFK

-Sede Social/Egoitza

-Teléfono/Telefonoa

-Fax/Faxa

-Naturaleza (civil o religiosa)/Izaera (zibila edo erlijiosoa)

Estructura y organización/Egitura eta antolaketa:

N.º de mujeres y cargo que ocupan en la organización/Emakume kopurua eta antolaketan betetzen duten kargua:

2.-Datos del proyecto/Proiektuaren datuak:

Título/Izenburua

Pais receptor/Herrialde hartzailea

Ubicación geografica/Kokapen geografikoa

Breve descripción/Deskribapen laburra

Periodo de ejecuión/Egiteko denbora

De quien parte la iniciativa de realizar el proyecto/Norena den proiektua egiteko ekimena

3.-Fundamentación/Funtsa:

3.1. Descripción general de las condiciones sociales y económicas de la zona en la que estará localizado el proyecto/Proiektua kokaturik dagoen eskualdeko gizarte eta ekonomi baldintzen deskripzio orokorra.

3.2. Necesidad o problema que justifica el proyecto/Proiektua justifikatzen duen premia edo arazoa.

3.3. Destinatarios del proyecto/Proiektuaren hartzaileak:

-Estimación del número de beneficiarios directos/Zuzeneko onuradunen kopurua (gutxi gorabehera)

-Estimación del número de beneficiarios indirectos/Zeharkako onuradunen kopurua (gutxi gorabehera)

-Estimación de la población total de la zona/Eskualdeko biztanleen kopurua guztira (gutxi gorabehera)

-Como participa la población beneficiaria en el desarrollo y ejecución del proyecto/Nola hartzen duen parte biztanleria onuradunak proiektuaren garapenean eta betearazpenean

3.4. ¿Qué prestaciones o servicios va a aportar el proyecto?/Zer prestazio edo zerbitzu eskainiko ditu proiektuak?

3.5. En el caso de que el proyecto incida en el medio ambiente. ¿Qué medidas se han tomado tendente a proteger o salvaguardar el entorno?/Proiektuak ingurumenean eragina badu, ze nolako neurriak aurreikusi dira ingurua babesteko?

3.6. ¿Qué continuidad cabe esperar una vez se retire la ayuda externa?/Kanpo laguntzak kenduz gero, zer nolako jarraipena izanen du?

3.7. ¿Este proyecto forma parte de algún plan o programa ya existente? (Breve descripción)/Proiektu hau aurretik egindako plan edo programaren baten atala ote da? (Azalpen laburra)

4.-Descripción del proyecto desde una perspectiva de genero (resumen de las acciones encaminadas a reducir las desigualdades generadas por genero y medidas de acción positiva contempladas en el proyecto)/Proiektuaren deskribapena genero ikuspegitik (generoak sortutako ezberdintasunak apaltzeko aurreikusten diren jardueren eta ekintza positiboen laburpena)

5.-Plan de actuacion (Breve descripción del objetivo general, objetivos específicos y las actividades, actores, metodología y periodo de ejecución para el logro de dichos objetivos)/Jarduketa plana (xede orokorraren, xede berariazkoen eta jardueren deskribapen laburra. Xede horiek lortzeko aktoreak, metodologia eta egiteko epea:

-Objetivo general/Xede orokorra

-Objetivo especificos/Berariazko xedeak

-Resultados/Emaitzak

-Actividades/Jarduerak

-Cronograma/Kronograma

6.-Recursos Humanos, Tecnicos y Materiales: (tanto de la ONG: solicitante, como del beneficiario del proyecto)/Giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak: (hala GKEa eskatzailearenak nola proiektuaren onuradunenak):

6.1. Personal remunerado: Titulación, funciones, etc./Langile ordainduak: titulazioak, eginkizunak, etab.

6.2. Personal voluntario que colabora/Laguntzen duten boluntarioak.

6.3. Material y equipamientos previstos/Aurreikusitako materiala eta ekipamendua.

6.4. Recursos técnicos a utilizar/Erabili beharreko baliabide teknikoak.

7.-Presupuesto economico/Aurrekontu ekonomikoa:

7.1. Financiacion prevista/Aurreikusitako fianantziazioa:

2010

Aportación Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernuaren diru ekarpena

Aportación Corporaciones Locales

Toki korporazioen diru ekarpena

Aportación Estado

Estatuaren diru ekarpena

Aportación comunidades Europeas

Europako Komunitateen diru ekarpena

Aportación socios locales

Tokian tokiko bazkideen diru ekarpena

Fondos propios

Bere dirua

Otros (especificar)

Bertzelakoak (zehaztu)

TOTAL INGRESOS:

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA:

7.2. Presupuesto gastos/Gastuen aurrekontua.

2010

Personal

Langileria

Material, equipamientos...

Materiala, ekipamendua...

Viajes y estancia

Bidaiak eta egonaldia

Gastos administrativos ONG (Navarra)

GKEaren administrazio gastuak (Nafarroa)

Otros (especificar)

Bertzelakoak (zehaztu)

TOTAL GASTOS:

GASTUAK, GUZTIRA:

7.3. Subvencion solicitada para 2010/2010 ekitaldirako eskatutako diru-laguntza:

8.-Sistemas de evaluacion del proyecto/Proiektua ebaluatzeko sistemak:

Documentación a adjuntar (obligatorio)/Erantsi beharreko agiriak (nahitaezkoa):

-Tarjeta de Identificación Fiscal/Identifikazio Fiskaleko Txartela.

-Estatutos de la Entidad (en caso de presentarse a la convocatoria por primera vez)/Entitatearen estatutuak (deialdian aurkezten den 1. aldia bada).

-Certificado de inscripción de la ONG: en el correspondiente Registro de Navarra/GKEa Nafarroako erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen agiria.

-Certificado del banco o caja de ahorros donde conste el número de cuenta corriente o libreta de ahorros/Bankuaren edo aurrezki kutxaren ziurtagiria, kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia jasoko duena.

Iragarkiaren kodea: L1008036