2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa, Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako araudiaren
17.2 artikuluan. Behin betiko onespena
Udal honek behin betiko onetsi du aipatutako aldaketa, udalerriko Arronga plazako 4.eko bizilagunen elkarteak sustatua. Hona hemen:
"Baimentzen da egungo eraikinen eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak aldatzea oztopo arkitektonikoak kentzeko, betiere arrazoitzen bada eraikin horren barrenean ezin dela konpondu. Horretarako, delako lurzati horren xehetasun azterlan bat aurkeztu beharko da, eta bertan zehaztuko da zein den antolamendu berria, betiere irtenbide arkitektonikorik egokiena bilatuta eraikin horretarako, halako moldez non eraikigarritasuna ahalik eta gutxien handituko baita."
Argitara ematen da, Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuarekin bat.
Olaztin, 2010eko maiatzaren 6an.-Alkatea, Rubén García San Román.
Iragarkiaren kodea: L1008107