66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LABEAGA

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Labeagako Kontzejuak, 2010eko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Labeagan, 2010eko apirilaren 26an.-Kontzejuko burua, M.ª Carmen Heredia López.

Iragarkiaren kodea: L1007934