2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Alkatetzaren ordezkapena
Toki entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenari jarraituz.
2010eko maiatzaren 24tik ekainaren 24a arte, bi egunak barne, herritik kanpo egonen naiz. Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:
1. 2010eko maiatzaren 24tik ekainaren 24a arte, bi egunak barne, Etxarri Aranaztik kanpo nagoen egunetan, Arantza Artieda zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.
2. Honen berri ematea Arantza Artiedari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.
3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.
Etxarri Aranatzen, 2010eko maiatzaren 14an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L1008811