66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Udalak 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean 2010eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran.

2010eko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, iragarkia argitaratu zen, hasierako onespena jendaurrean jarri eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea iraganik eta haren barrenean Cortes Entre Todos (CET) udal taldeak aurrekontu orokorrari alegazio bat aurkeztuta, Cortesko Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura berezian, CET udal taldearen alegazioa ezetsi zuen, eta behin betiko onetsi ziren Cortesko Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 764.000 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 90.200 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 595.300 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.426.770 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretakoak: 917.300 euro.

6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 1.856.522 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.650.092,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 1.159.500 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 2.125.767 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 15.000 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 173.800 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 2.033.025 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 3.000 euro.

9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 140.000 euro.

Gastuak, guztira: 5.650.092,00 euro.

Cortesen, 2010eko maiatzaren 4an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1007893