66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aurrekontuko 8/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

8/2009 aldaketa.

-Kreditu gehikuntza.

GASTUAK:

VI. kapitulua: 142.876,05 euro.

Gastuak, guztira: 142.876,05 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua: 142.876,05 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 142.876,05 euro.

Berriobeitin, 2010eko maiatzaren 20an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1008948