Iragarkia
66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
727/2010 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Unibertsitate Zabalpeneko Jardueretan Parte Hartzeagatik Kredituen Aitorpena Arautzen duen Arautegia onesten duena, 2010eko maiatzaren 14ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez onetsitakoa.
Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, 2010eko maiatzaren 14an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez Unibertsitate Zabalpeneko Jardueretan Parte Hartzeagatik Kredituen Aitorpena Arautzen duen Arautegia onetsi zen, eta hona hemen hitzez hitz:
GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA,
UNIBERTSITATE ZABALPENEKO JARDUERETAN
PARTE HARTZEAGATIK KREDITUEN AITORPENA ARAUTZEN
DUEN ARAUTEGIA ONESTEN DUENA
Arautegi honek honako hauek garatzen ditu: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legeak, apirilaren 12ko 7/2007 Lege Organikoak aldatu zuenak, bere 46.2 artikuluan ezarritakoa, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duenak, bere 12.8 artikuluan ezarritakoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren erabakiak, gradu-ikasketak diseinatu, prestatu eta ezartzeko jarraibide orokorrak ezartzen dituenak, bere 4.2 artikuluan, azken paragrafoan, ezarritakoa. (52/2008 E. Gobernu Kontseiluaren 2008-6-23ko ohiz kanpoko bilera).
Arautegi honekin bat etorriz, Gradu ikasketetako ikasleek 6 ECTS kreditu eskuratu ahalko dituzte gehienez, unibertsitateko jardueretan, kultura jardueretan, kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritza jardueretan, elkartasun jardueretan eta lankidetza jardueretan parte hartzeagatik.
Bere unibertsitate-autonomiaren esparruan, eta hizkuntzen ikaskuntzan politika aktibo bat garatzeko asmoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak hizkuntzen ikaskuntza sartu du arautegi honetan, kredituak eskuratzeko gai den jarduera gisa.
Hala, unibertsitateko ikasketak aldatzeko prozesu honetan, egoki da Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2008ko urriaren 24ko Gobernu Kontseiluan onetsitako Gradu eta Master ikasketetan kredituak aitortu eta transferitzeko arautegian jaso gabe dauden kredituak aitortzeko irizpideak ezartzea, jarduera horien baldintza eta eskakizun espezifikoak zehazteko.
Halaber, Gradu ikasketak diseinatu, egin eta ezartzeko jarraibide orokorretako 4.2 atalak xedatzen du titulazio bakoitzeko ikasketa-planek arautuko dutela hautaketa libreko kreditu tipologia honen aitorpena. Hori dela eta, arautegi honek jarduera hauen esparru orokorra arautzen du, eta titulazio bakoitzaren berezitasunak ikaskegietan arautu ahalko dira arautegi honetan azaldutako prozedurari jarraiki.
Azaldutako guztiagatik, honako hau da Gobernu Kontseiluak, maiatzaren 14ko bileran, Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzak proposatuta, bere kideek aurretik eztabaidatu eta gero, hartu duen
ERABAKIA:
Lehena.-Onestea Unibertsitate Zabalpeneko Jardueretan Parte Hartzeagatik Kredituen Aitorpena Arautzen duen Arautegia, eransten den dokumentuan agertzen den bezala.
Bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman, eta biharamunean hartuko dute indarra arau hauek."
Iruñean, 2010eko maiatzaren 19an.-Errektorea, Julio Lafuente López.
UNIBERTSITATE ZABALPENEKO JARDUERETAN PARTE HARTZEAGATIK KREDITUEN AITORPENA ARAUTZEN
DUEN ARAUTEGIA
ZIOEN AZALPENA
Arautegi honek honako hauek garatzen ditu: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legeak, apirilaren 12ko 7/2007 Lege Organikoak aldatu zuenak, bere 46.2 artikuluan ezarritakoa, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duenak, bere 12.8 artikuluan ezarritakoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren erabakiak, gradu-ikasketak diseinatu, prestatu eta ezartzeko jarraibide orokorrak ezartzen dituenak, bere 4.2 artikuluan, azken paragrafoan, ezarritakoa. (52/2008 E. Gobernu Kontseiluaren 2008-6-23ko ohiz kanpoko bilera).
Arautegi honekin bat etorriz, Gradu ikasketetako ikasleek 6 ECTS kreditu eskuratu ahalko dituzte gehienez, unibertsitateko jardueretan, kultura jardueretan, kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritza jardueretan, elkartasun jardueretan eta lankidetza jardueretan parte hartzeagatik.
Bere unibertsitate-autonomiaren esparruan, eta hizkuntzen ikaskuntzan politika aktibo bat garatzeko asmoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak hizkuntzen ikaskuntza sartu du arautegi honetan, kredituak eskuratzeko gai den jarduera gisa.
Hala, unibertsitateko ikasketak aldatzeko prozesu honetan, egoki da Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2008ko urriaren 24ko Gobernu Kontseiluan onetsitako Gradu eta Master ikasketetan kredituak aitortu eta transferitzeko arautegian jaso gabe dauden kredituak aitortzeko irizpideak ezartzea, jarduera horien baldintza eta eskakizun espezifikoak zehazteko.
Halaber, Gradu ikasketak diseinatu, egin eta ezartzeko jarraibide orokorretako 4.2 atalak xedatzen du titulazio bakoitzeko ikasketa-planek arautuko dutela hautaketa libreko kreditu tipologia honen aitorpena. Hori dela eta, arautegi honek jarduera hauen esparru orokorra arautzen du, eta titulazio bakoitzaren berezitasunak ikaskegietan arautu ahalko dira arautegi honetan azaldutako prozedurari jarraiki.
ATARIKO TITULUA
1. artikulua. Aplikazio-eremua.
Arautegi honetan dauden xedapenak Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu ikasketetan matrikulatutako ikasleei aplikatuko zaizkie.
I. TITULUA
Unibertsitate zabalpenerako jarduerak
2. artikulua. Definizioa.
Unibertsitate zabalpenerako jarduerak dira, arautegi honi dagokionez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu eta ikasleak pertsona gisa garatzea laguntzen duten jarduerak arlo ezberdinetan, hala nola kirola, kultura, hizkuntzen ikaskuntza eta unibertsitate komunitatearekiko eta gizartearekiko konpromisoa.
3. artikulua. Tipologia.
Bereziki, unibertsitate zabalpenerako jarduerak dira:
a) Kultura jarduerak.
b) Kirol jarduerak.
c) Ikasleen ordezkaritza jarduerak.
d) Elkartasun jarduerak eta gizarte-erantzukizuneko jarduerak.
e) Garapenerako unibertsitateko lankidetza jarduerak.
f) Hizkuntzen ikaskuntza.
g) Unibertsitate zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzatik, bai errektoreordetza honek eskatuta eta bai ikastegiek aurretik hala eskatuta, ikasturte bakoitzerako zehazten diren beste jarduerak.
II. TITULUA
Jarduera hauen kreditu aitorpena
4. artikulua. Kreditu-aitorpenaren kontzeptua.
Kredituak aitortzea da, arautegi honetan ezarritakoari begira, kreditu jakin batzuk ikaslearen espedientean sartzea, aurreko artikuluan zerrendatuta datozen eta titulu ofizialak lortzeko ikasketa planetan ez dauden jarduerak egiteagatik.
5. artikulua. Aitortutako kredituen kopurua eta tipologia.
1. Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte ikasleek kontzeptu honengatik beren graduko ikasketa plan ofizial osoan.
2. Ikasketa Planak ezarritako aukerako irakasgaien kreditu kopurutik kenduko da aitortutako kreditu kopurua.
3. Arautegi honetako I. Eranskinean ezarritako kreditu kopuruari egokitu behar zaio, jarduera bakoitzean, aitortutako kreditu kopurua.
4. Unibertsitate zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak eranskina aldatu ahalko du ikasturte bakoitzean, bai errektoreordetzak berak bere kabuz eskatuta eta bai unibertsitateko ikastegi ezberdinetako zuzendaritzek proposatuta.
5. Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialekin batera egiten diren jarduerak onartuko dira bakarrik. Titulazio bat baino gehiago egiten bada, haietako batean aplikatu ahalko dira bakarrik.
6. Unibertsitateak ikasturte bakoitzean eskaintzen dituenetatik aukeratu ahalko du ikasleak, halako eran non 6 kredituak osatu ahalko baititu 3. artikuluan aipatutako jarduera-motetako batekoak diren jarduerak eginez.
7. Graduko ikasketa planetatik kanpo, ikasleek aukeran dute eskatzea beren ikasketa-espedientean sar diezazkieten beren Graduko ikasketa planean 6 kreditu aitortzeko behar dituzten hautaketa libreko jarduerak ez diren beste jarduera batzuei dagozkien kredituak. Hautaketa libreko jarduera horiek espedientean sartzeko, dagozkion prezio publikoak ordaindu behar dira.
6. artikulua. Kalifikazioa.
1. Arautegi honetan aurreikusitako jarduerei dagozkien Graduko ikasketa planetan hautaketa libreko kreditu gisa gehienez ere aitor daitezkeen 6 kredituak ez dira zenbakitara ekarriko, eta ez dira aintzat hartuko Gradu tituluko ikasketa espedientearen batez bestekoa ateratzeko.
2. Gradu tituluko ikasketa espedientean hitzez hitz jasoko da "jarduera aitortua".
III. TITULUA
Kultura jarduerak
7. artikulua. Helburua.
Kultura jardueren helburu nagusia da ikasleen prestakuntza sustatzea hertsiki curriculumaren barruan sartzen ez diren kulturaren arloetan, hala nola musika, antzerkia, zinema edo pintura. Hala, hezkuntza integrala sustatzen da, kultura arloko kezkak eta beste trebetasun, interes eta jakintza batzuk garatzeko beharrezkoak diren bideak eskaintzeaz gainera.
8. artikulua. Aitortzeko moduko kultura jarduerak.
Bakarrik aitortuko dira, I. Eranskinean ezarritako kreditu-kopurua emanez, Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako baimendutako kultura jarduerak. Errektoreordetzak ezarriko ditu inskripzio-epeak, ikasleek kreditu horiek lortzeko bete behar dituzten irakaskuntza arloko eskakizunak eta jarduera bakoitzerako eskainitako ikaspostu kopurua gehienez ere, bai eta jarduera bakoitzagatik aitor daitekeen kreditu kopurua gehienez ere, eta bereziki honako hauek:
a) Kultura ikastaroetan parte hartzea.
b) Kultura ekoizpeneko talde egonkorretan parte hartzea.
c) Eztabaida ligan parte hartzea.
9. artikulua. Kultura-ikastaroak.
1. Kultura-ikastaroak dira Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak Kultura Jardueretako Atalaren bidez antolatu eta Gela hauen eskaintzaren barruan dauden ikastaroak:
a) Euskara.
b) Ondarea eta arte plastikoak.
c) Musika eta arte eszenikoak.
d) Komunikazioa.
e) Irudia eta Soinua.
f) Zientzia eta Teknologia.
g) Gastronomia.
h) Urteko eskaintzan zehaztutako beste batzuk.
2. Ikastaroetan parte hartzeagatik kredituak eskuratzeko, orduen %90eko asistentzia eduki behar da gutxienez ere.
10. artikulua. Kultura-ekoizpeneko talde egonkorrak.
1. Kultura-ekoizpeneko talde egonkorrak dira Unibertsitatearen ekitaldi ofizialetan eta protokolo ekitaldietan Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatzen duten erakunde taldeak, eta bereziki:
a) Unibertsitateko abesbatza.
b) Antzerki Taldea.
c) Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak zehaztutako beste batzuk.
2. Kultura-ekoizpeneko talde egonkorretan parte hartzeagatik kredituak eskuratzeko, entsegu, emanaldi eta antzezpen orduen %90eko asistentzia egiaztatu behar da.
11. artikulua. Unibertsitateko eztabaida ligan parte hartzea.
1. Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak unibertsitateko eztabaida ligarako deialdia egiten du urtero, zeinaren xedea baita ikasleen artean jendaurreko elkarrizketa eta ideien alderaketa sustatzea, betiere, elkarbizitzan trebatzeko eta norberak dituen trebetasunak garatzeko. Zehazki, jarduera honek oratoria, argumentazioa eta informazio zehatzaren bilaketa bezalako gaitasunak eskuratzea sustatzen du.
2. Kredituak emango zaizkie eztabaida ligaren barruan antolatzen diren lehiaketetan parte hartzen duten guztiei.
IV. TITULUA
Hizkuntzen ikaskuntza
12. artikulua. Helburua.
Graduko ikasketa planen jarraibideek eskatutako euskarazko edo beste hizkuntza batzuetako hizkuntza-gaitasuna ahalbidetzeko, ikasleek unibertsitateko ikasketetan Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian hizkuntzak ikastea bultzatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
13. artikulua. Aitortzeko moduko hizkuntzen ikaskuntza.
Kredituak aitortuko dira, I. Eranskinean ezarritako kreditu-kopurua emanez, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak ikasturte bakoitzean eskainitako hizkuntza-ikastaroak egiteagatik bakarrik. Kredituak aitor daitezke:
1. Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuneko maila bati dagozkion eta ikasleen titulazioaren ikasketa planaren barruan ez dauden ikastaroak gaindituz.
2. Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaro bereziak eginez.
Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuneko maila batean GAI kalifikazioa erdietsi beharko da ikastaroa gainditzeko.
Ezin izango dira kredituak lortu unibertsitatetik kanpoko hizkuntza titulazioak edo ikastaroak baliokidetuz. Ikasleek hizkuntza jakin bateko titulazioa baldin badute, hautaketa libreko kredituak aitortuko zaizkie graduko unibertsitate ikasketetan ikasitako beste hizkuntza batzuengatik bakarrik.
14. artikulua. Hizkuntzen ikaskuntza Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian.
Kredituak aitortuko dira ingelesezko, frantsesezko, alemanezko, euskarazko eta txinerazko ikastaro arautuak egiteagatik bakar-bakarrik, eta horiei gehitu ahalko zaizkie ikasturte bakoitzean ikastegi hartan era arautuan ikasten direnak.
V. TITULUA
Kirol jarduerak
15. artikulua. Helburua.
Kirol jardueren helburua da kirol jarduera fisikoen praktika erraztu eta sustatzea, osasun ohiturei jarraitzeko, lehiaketa-jardueren beharrak asetzeko, pertsonaren prestakuntzarako eta ezagupen berriak hartzeko.
16. artikulua. Aitortzeko moduko kultura jarduerak.
Kredituak aitortuko dira, I. Eranskinean ezarritako kreditu-kopurua emanez, kirol arloan eskumenduna den errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako baimendutako kirol jarduerak egiteagatik bakar-bakarrik. Errektoreordetzak ezarriko ditu inskripzio-epeak, ikasleek kreditu horiek lortzeko bete behar dituzten irakaskuntza arloko eskakizunak eta jarduera bakoitzerako eskainitako ikaspostu kopurua gehienez ere, bai eta jarduera bakoitzagatik aitor daitekeen kreditu kopurua gehienez ere, eta bereziki zuzendutako eta antolatutako jarduera hauek:
-Kirol Eskolak. Kirol modalitate ezberdinak ikasteko eta haien ezagutza tekniko eta taktikoa eskuratzeko jarduerak, ariketa fisikoa eginez, kirol instalazio ezberdinetan edo landa ingurunean.
-Prestakuntza ikastaroak. Kirol prestakuntzako ikastaroak, ikasleei beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak ematen dizkietenak eskatzekoak diren gutxieneko ezagutza, osasungarritasun eta segurtasun baldintzetan kirolariak zuzendu, koordinatu eta haien partidetan arbitro lanak egiteko.
-Kirol eta osasun gela. Kirol programaren osagarri gisa, eta argi eta garbi hezkuntzara eta osasun sustapenera orientatuta.
-Lehiaketa arautua. Konpromiso eta eskakizun maila desberdineko jardueretan parte hartzen da, hainbat kirol modalitatetan:
-Unibertsitatearen Torneoa. Hurbilena, zeinean gizabanakoak edo adiskideek harremanak egiten baitituzte, lehiaketan beste batzuekin parte hartzeko.
-Espainiako unibertsitate txapelketak eta nazioarteko torneoak. Kirol Kontseilu Gorenak edo beste erakunde batzuek deitutako lehiaketak. Maila handiago bati dagozkio unibertsitateko lehiaketan, ikasleen eskakizunak eta konpromisoa areagotuz.
-Lehiaketa federatuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, gizartearekin lankidetza sustatzeko helburuarekin, Kirol Klubaren bidez kirol jardueretan parte hartzea sustatzen du, erkidegoetako eta erkidegoen arteko esparruetan, nazionaletan eta nazioartekoetan, zeinetan kirol maila eta helburuek definitzen baitute lehiaketaren maila.
VI. TITULUA
Ikasleen ordezkaritza jarduerak
17. artikulua. Ikasleen ordezkaritza.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikasleen parte-hartzea sustatuko du gobernu-organo, batzorde eta lan talde ezberdinetan, parte-hartze aktibo eta demokratikoaren eta erabakiak hartzeko ardurakidetasunaren agerpen gisa.
18. artikulua. Aitortzeko moduko ikasleen ordezkaritza jarduerak.
1. Kredituak aitortuko dira, I. Eranskinean ezarritako kreditu kopurua emanez, ikasleen ordezkaritza jarduera hauek egiteagatik bakar-bakarrik:
a) Ikasleen ordezkaritza Gobernu Kontseiluan, Gizarte Kontseiluan eta Unibertsitate Klaustroan.
b) Ikasleen ordezkaritza Sailetako Kontseiluetan edo Ikastegietako Batzordeetan.
c) Ikasleen Kontseiluaren Batzorde Iraunkorreko lehendakari, idazkari eta kide izatea.
d) Ikasleen ordezkaritza batzorde horizontaletan: bekadunak aukeratzeko epaimahaiak.
e) Ikasmailako edo taldeko ordezkari edo ordezkariorde izatea.
f) Europako Unibertsitate Eremuaren eraikuntzarekin zerikusia duten Jakintza Adarreko titulazio edo batzordeetako lan taldeetan parte hartzeko izendatutako ikasle izatea.
2. Jarduera hauengatik kredituak eskuratzeko eskubidea edukitzeko, betebeharreko baldintza izango da ikasturtean izan diren Organo Kolegiatuko bileren %80ra joatea, edo batzorde horizontal bakoitzaren iraupen-aldiko bileren %80ra.
VII. TITULUA
Elkartasun jarduerak eta gizarte erantzukizuna
19. artikulua. Xedea.
Jarduera horien xedea da balio eta jarrera etiko eta elkartasunezkoetan sentsibilizatzea, prestatzea eta balio eta jarrera horiek sustatzea, zeinetatik bultzatuko baita gazteriaren konpromisoa eta parte-hartze soziala honako hauek oinarri hartuta: berdintasuna, giza eskubideen defentsa, bake kultura, kulturen arteko elkarrizketa, bizikidetzarako hezkuntza, ezgaitasuna duten pertsonentzako arreta, inklusio soziala, ingurumenaren zaintza, osasun sustapena eta aurrezaintzako kulturaren garapena, irisgarritasuna eta diseinu unibertsala etab. gizarte justu, seguru, iraunkor eta solidarioago bat eraikitzen laguntzeko.
20. artikulua. Aitortzeko moduko jarduera solidarioak eta gizarte erantzukizuneko jarduerak.
Bakarrik aitortuko dira, I. Eranskinean ezarritako kreditu-kopurua emanez, Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako baimendutako elkartasun jarduerak eta gizarte-erantzukizuneko jarduerak. Errektoreordetzak ezarriko ditu inskripzio-epeak, ikasleek kreditu horiek lortzeko bete behar dituzten irakaskuntza arloko eskakizunak, bai eta jarduera bakoitzagatik aitor daitekeen kreditu kopurua gehienez ere, eta bereziki honako hauek:
a) Bulego Berdeak antolatutako ingurumenaren gaian sentsibilizatzeko jarduerak, garapen iraunkorreko jarduerak, kontsumo arduratsuko jarduerak, isurpenak murrizteko jarduerak, energia alternatiboak sustatzeko jarduerak eta hondakinak murriztu eta birziklatzeko jarduerak.
b) Osasun sustapenarekin eta bizitza-aztura osasungarrien praktikarekin lotutako sentsibilizazio jarduerak, Unibertsitate Osasungarriaren aldeko Planak antolatuak.
c) Aurrezaintzako kultura arduratsua sustatzeko jarduerak, Lan Osasuneko Atalak antolatuak.
d) Gizon eta emakumeen arteko berdintasunean sentsibilizatzeko jarduerak, Gizarte Ekintzarako Unitateak antolatuak.
e) Irisgarritasun unibertsala eta pertsona guztientzako diseinua sustatzeko jarduerak, Gizarte Ekintzarako Unitateak antolatuak.
f) Sentsibilizazio jarduerak, prestakuntza jarduerak eta elkartasun, giza eskubide, bake kultura eta gizarte kohesioan sentsibilizatu, prestatu eta balio horiek sustatzeko jarduerak, bai eta inklusio sozialeko estrategiak diseinatu eta aplikatzeko jarduerak ere, Gizarte Ekintzarako Unitateak antolatuak.
g) Bai gizarte boluntariotza eta bai ingurumen edo elkartasun boluntariotza sustatzeko jarduerak ere, Gizarte Ekintzarako Unitateak, Lan Osasuneko Atalak edo Bulego Berdeak antolatuak.
h) Esparru sozialeko boluntariotza jarduerak Gizarte Ekintzarako Unitatearen ikuskaritzapean.
21. artikulua. Jarduera hauetan parte hartzeagatik kredituak eskuratzeko, jarduera bakoitzerako ezarritako orduen %90eko asistentzia eduki behar da gutxienez.
VIII. TITULUA
Garapenerako unibertsitate lankidetzako jarduerak
22. artikulua. Xedea.
Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako jardueren xedea da herrialde ahulenetan aldaketa soziala bultzatzea munduan bakea, berdintasuna, giza garapena eta ingurumen iraunkortasuna sustatuz. Jarduera hauek zuzenduak daude unibertsitate komunitateari eta gizarteari oro har, eta garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan sentsibilizatu, prestatu eta gaikuntza teknikoa eskaintzea dute helburu, arlo hartan elkartasuna sustatu eta prestakuntza profesionala emateko.
23. artikulua. Aitortzeko moduko garapenerako unibertsitate lankidetzako jarduerak (GUL).
Kredituak aitortuko dira, I. Eranskinean ezarritako kreditu-kopurua emanez, Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako baimendutako garapenerako unibertsitate lankidetzako jarduerak egiteagatik bakarrik. Errektoreordetzak ezarriko ditu inskripzio-epeak, ikasleek kreditu horiek lortzeko bete behar dituzten irakaskuntza arloko eskakizunak, bai eta jarduera bakoitzagatik aitor daitekeen kreditu kopurua gehienez ere, eta bereziki honako hauek:
a) Garapenean sentsibilizatu eta hezteko prestakuntza jarduera espezifikoetan parte hartzea.
b) Garapenerako nazioarteko lankidetzako proiektuak prestatzeari buruzko prestakuntza jardueretan parte hartzea.
c) Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan beste eragile batzuen zerbitzuan diren unibertsitateko prestakuntza jardueretan parte hartzea.
24. artikulua. Garapenean sentsibilizatu eta hezteko prestakuntza jarduera espezifikoak.
Garapenerako nazioarteko lankidetzan sentsibilizatzea, arlo hartan zabalkunde lana egitea eta unibertsitateak lankidetza-agente gisa betetzen duen zereginaren berri ematea helburu duten jardunaldi, solasaldi-eztabaida, mahai-inguru, lantegi, ikastaro, mintegi, foro eta beste hausnarketa-ekitaldiak.
25. artikulua. Garapenerako nazioarteko lankidetzako proiektuak prestatzeari buruzko prestakuntza jarduerak.
Lankidetza proiektuak prestatzeko ereduei buruzko prestakuntza zehatza eskaintzea helburu duten ikastaroak.
26. artikulua. Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan beste eragile batzuen zerbitzuan diren unibertsitateko prestakuntza jarduerak.
Unibertsitateen eta GGKEen edo garapenerako nazioarteko lankidetzako beste eragile batzuen arteko lankidetza sustatzeko beharrezkoa den prestakuntza teknikoa eskaintzea helburu duten ikastaroak.
27. artikulua. Jarduera hauetan parte hartzeagatik kredituak eskuratzeko, jarduera bakoitzerako ezarritako orduen %90eko asistentzia eduki behar da gutxienez.
IX. TITULUA
Unibertsitate zabalpenaren arloan eskumenduna den
errektoreordetzak baimendutako beste jarduera batzuk
28. artikulua. Beste jarduera batzuk.
Aparteko moduan, aurreko tituluetan adierazitako jarduerez gainera, kredituak eman ahalko dira, halaber, ikastegiek aurretiaz eskatuta, Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzak baimendutako ikastaro, mintegi, hizkuntzen ikaskuntza, elkartasun jarduera, lankidetza jarduera eta antzeko beste jarduera batzuk egiteagatik.
29. artikulua. Baimena emateko prozedura.
1. Jarduera hauek egin dituzten irakasle, irakaskuntza arduradun edo oro har administrazio-unitateek jarduera horiei irakaskuntza balioa aitortzeko eskaera aurkeztuko diete ikastegietako zuzendaritzei ikasturte bakoitzean.
2. Ikastegietako zuzendaritzek, jarduerak duen interesa ikusirik, Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzari igorriko diote kredituak aitortzeko eskaera jarduera egiteagatik, eta jarduera hori I. Eranskinean formalki eta aitortzeko moduko kredituak jasota sartzea eskatuko dute.
Horri begira, ikastegietako zuzendaritzek balioa aitortzea eskatzen duten jarduerarako prestakuntza helburuari buruzko txosten justifikatzaile bat erantsiko diote sartzeko eskaerari, bai eta hura zertan datzan, iraupen-aldia eta aitortzea proposatzen duten kreditu kopurua zehaztu ere. Errektoreordetzak egoki derizkion azalpenak eskatu ahalko dizkio.
X. TITULUA
Kredituak aitortu eta sartzeko prozedura
30. artikulua. Kredituak aitortzeko eskumena.
Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzari dagokio kredituak aitortzea I. tituluan deskribatutako edozein jardueratan parte hartzeagatik.
31. artikulua. Kredituak aitortzeko prozedura.
1. Arautegi honetan aipatutako edozein jarduera bukatzean, ikasleen ordezkaritza jarduerak eta prozedura espezifikoa daukaten IX. Tituluko jarduerak izan ezik, administrazio-unitate arduradunek formatu elektronikoan igorriko diote Gradu Ikasketen Atalari edozein gradu titulaziotan matrikulatuta dauden eta jarduera horiek behar diren administrazio unitateek ezarritako baldintzekin bat etorriz gainditu dituzten ikasleen zerrenda.
Informazio horrek alderdi hauek jaso behar ditu:
-Ikasturtea, eta zein seihilekotan gainditu den jarduera.
-Jardueraren kodea eta izena, I. Eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.
-Jarduera horri esleitutako kreditu kopurua, I. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.
-Ikasleen titulazioa.
-Ikasleen NANa, izena eta deiturak.
Informazio hau jaso ondoren, Gradu Ikasketen Ataletik informazioa helaraziko zaio ikasle bakoitzari, esleituta daukan Nafarroako Unibertsitate Publikoko posta elektronikoaren bidez, hautaketa libreko kredituak aitortzeari dagokionez gainditu dituen jarduerei buruz, eta beren espedienteetan sar ditzaketen hautaketa libreko kredituei buruz.
Informazio honekin ados ez dauden ikasleek erreklamazioa aurkeztu ahalko dute Erregistroaren bidez Gradu Ikasketen Atalaren aurrean, dagozkion zuzenketak egin daitezen.
2. Ikasturtea edo batzorde horizontalen, titulazioko lan-taldeen, edo jakintza-arloko batzordeen iraupen-aldia bukatzen denean, ikasleek eskatu beharko diete organo kolegiatuko, batzordeko edo lan-taldeko idazkariari edo kargu baliokidea betetzen duenari, agiriz egiazta edo ziurta dezala ikasleen ordezkaritzarako ezarritako baldintzak betetzen dituztela; ziurtagiri horretan, bileretako asistentziaren ehunekoa jaso behar da.
3. Prozedura espezifiko bat ezartzen ez den IX. Tituluko jarduerei dagokienez, ikasleek eskumenduna den ikastegiko zuzendaritzari eskatu beharko diote agiriz ziurta dezala jarduera hori egin duela.
32. artikulua. Kredituak espedientean sartzeko prozedura.
1. Ikasleek, aurretiaz dagozkion prezio publikoak ordainduta, Gradu Ikasketen Atalari eskatu ahalko diote kredituak espedientean sartzeko. VI. Tituluan araututako ikasleen ordezkaritza jarduerei dagokienez, eta IX. Tituluko gainerako jarduerei dagokienez, ikasleek eskaerari erantsi beharko dizkiote egindako jarduera egiaztatzen duten dokumentuak edo ziurtagiriak.
Kredituak espedientean sartzeko eskaera administrazio egutegian ikasturte bakoitzerako ezarritako epeetan eskatu ahalko da bakarrik.
2. Behin espedientean sartu eta gero, aitortutako kredituak ezin izango dira ezabatu edo beste batzuekin ordezkatu.
3. Informazio honekin ados ez dauden ikasleek erreklamazioa aurkeztu ahalko dute Erregistroaren bidez Gradu Ikasketen Atalaren aurrean, dagozkion zuzenketak egin daitezen.
33. artikulua. Errekurtsoak.
Aurkeztutako erreklamazioen ebazpenen aurka ikasleek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako Auzitegietan, bi hilabeteko epean, hau argitaratu edo jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Xedapen gehigarria
Unibertsitate Zabalpenaren arloan eskumenduna den errektoreordetzari ahalmena ematen zaio unibertsitate zabalpeneko jarduerak arautegi honen I. Eranskinean sartzeko.
Xedapen indargabetzailea
Arautegi honek hautaketa libreko kredituak emateko oinarrizko irizpideak, lehen eta bigarren zikloetako planetako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen hautaketa libreko kredituak aitortzeko prozedura arautzen dutenak, eta horiekin lotutako xedapenak indargabetzen ditu; martxoaren 1eko 43/1996 Erabakiaren bidez Gobernu Batzordeak onetsitako irizpideak, batzorde honek aldatuak 2000ko urtarrilaren 27an eta 2001eko maiatzaren 17an onetsitako erabakien bidez eta Gobernu Kontseiluak 2005eko azaroaren 28an eta 2008ko maiatzaren 27an onetsitako erabakien bidez.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako indargabetzea galarazi gabe, hautaketa libreko kredituak emateko oinarrizko irizpideak lehen eta bigarren zikloetako ikasleei aplikatuko zaizkie ikasketa plan horiek iraungi arte, lehen eta bigarren zikloetako tituluen iraungipena arautzen duen arautegiak xedatzen duenarekin bat etorriz, zeina Gobernu Kontseiluak onetsi baitzuen 2009ko azaroaren 13ko erabakiaren bidez (2009ko abenduaren 9ko 151 zenbakidun N.A.O.-n argitaratua).
Azken xedapena
Arautegi honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 1393/2007 Errege Dekretuak araututako tituluei aplikatuko zaie.
I. ERANSKINA
880XXX | KULTURA JARDUERAK | ||
8800xx | Euskara Gelako ikastaroak | ||
880001 | Kultura jarduera: Bertso lantegia. Bertsogintzara hurbiketa teoriko-praktikoa | 1 | |
880002 | Kultura jarduera: Idazketa sortzailearen lantegia | 1 | |
8801xx | Ondarea eta Arte Plastikoen Gelako ikastaroak | ||
880101 | Kultura jarduera: Marrazketa errealitatetik | 1 | |
880102 | Kultura jarduera: Pintura errealitatetik | 1 | |
880103 | Kultura jarduera: Nola begiratu. Artera hurbiltzeko saioa. | 1 | |
8802xx | Musika eta Arte Eszenikoen Gelako ikastaroak | ||
880201 | Kultura jarduera: Ahots-talde modernoa | 1 | |
880202 | Kultura jarduera: Musika konposatzeko informatika-tresnak | 1 | |
880203 | Kultura jarduera: Opera Oberta | 1 | |
880204 | Kultura jarduera: Topaketak Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin | 1 | |
880205 | Kultura jarduera: Flamenkoa sarean | 1 | |
880206 | Kultura jarduera: Antzerkiko idazkuntza lantegia (Gayarre Antzokia) | 1 | |
880207 | Kultura jarduera: Eszenografia eta jantziteria lantegia (Gayarre Antzokia) | 1 | |
880208 | Kultura jarduera: Argiztapen lantegia (Gayarre Antzokia) | 1 | |
880209 | Kultura jarduera: Antzerkiko produkzio lantegia (Gayarre Antzokia) | 1 | |
880210 | Kultura jarduera: Antzerkiko tresneria lantegia (Gayarre Antzokia) | 1 | |
880211 | Kultura jarduera: Antzerkia eta gorputz-adierazpena (Tutera) | 1 | |
8803xx | Komunikazio Gelako ikastaroak | ||
880301 | Kultura jarduera: Jendaurrean hitz egitea | 1 | |
880302 | Kultura jarduera: Nola azaldu ahoz proiektu bat | 1 | |
880303 | Kultura jarduera: Idazkuntza sortzailea | 1 | |
880304 | Kultura jarduera: Biblia, begirada literario bat | 1 | |
880305 | Kultura jarduera: Greziaren aurpegia Europako ispiluan | 1 | |
880306 | Kultura jarduera: Arte modernoa: ibilbide kritiko bat Italiar Errenazimentutik Erromantizismoraino | 1 | |
880307 | Kultura jarduera: Egungo gaiak Ingurumenari buruz | 1 | |
880308 | Kultura jarduera: Modernitatea eztabaidagai: trantsizio bidean dagoen gizarte baten desafioak eta erronkak | 1 | |
880309 | Kultura jarduera: Eztabaida Kluba | 1 | |
8804xx | Irudi eta Soinu Gelako ikastaroak | ||
880401 | Kultura jarduera: Istorio txikienak: film laburrei buruzko ikastaroa (I) | 1 | |
880402 | Kultura jarduera: Zinema dokumentala: Sarrera praktikoa | 1 | |
880403 | Kultura jarduera: Argazkigintza digitaleko hastapenak | 1 | |
880404 | Kultura jarduera: Argazkigintza digital aurreratua | 1 | |
880405 | Kultura jarduera: Zinemaren estetika: nola ikusi film bat | 1 | |
8805xx | Zientzia eta Teknologia Gelako ikastaroak | ||
880501 | Kultura jarduera: Photoshop | 1 | |
880502 | Kultura jarduera: Web orrialdeen diseinua | 1 | |
8806xx | Gastronomia Gelako ikastaroak | ||
880601 | Kultura jarduera: Bizirauteko sukaldaritza osasungarria | 1 | |
880602 | Kultura jarduera: Gonbidatuentzako sukaldaritza | 1 | |
8807xx | Partaidetza taldeetan | ||
880701 | Kultura jarduera: Unibertsitateko Abesbatzan parte hartzea | (Lehen aldia) | 3 |
880702 | Kultura jarduera: Unibertsitateko Abesbatzan parte hartzea | (Bigarren aldia) | 3 |
880703 | Kultura jarduera: Unibertsitateko Abesbatzan parte hartzea | (Hirugarren aldia) | 3 |
880704 | Kultura jarduera: Unibertsitateko Abesbatzan parte hartzea | (Laugarren aldia) | 3 |
880705 | Kultura jarduera: Unibertsitateko Abesbatzan parte hartzea | (Bosgarren aldia) | 3 |
880706 | Kultura jarduera: Unibertsitateko Abesbatzan parte hartzea | (Seigarren aldia) | 3 |
880707 | Kultura jarduera: Partaidetza Unibertsitateko Antzerki Taldean | (Lehen aldia) | 3 |
880708 | Kultura jarduera: Partaidetza Unibertsitateko Antzerki Taldean | (Bigarren aldia) | 3 |
880709 | Kultura jarduera: Partaidetza Unibertsitateko Antzerki Taldean | (Hirugarren aldia) | 3 |
880710 | Kultura jarduera: Partaidetza Unibertsitateko Antzerki Taldean | (Laugarren aldia) | 3 |
880711 | Kultura jarduera: Partaidetza Unibertsitateko Antzerki Taldean | (Bosgarren aldia) | 3 |
880712 | Kultura jarduera: Partaidetza Unibertsitateko Antzerki Taldean | (Seigarren aldia) | 3 |
8808xx | Partaidetza Unibertsitateko Eztabaida Ligan | ||
880801 | Kultura jarduera: Parte hartzea Unibertsitateko Eztabaida Ligan | 1 | |
881XXX | KIROL JARDUERAK | ||
881xxx | Kirol Eskolak | ||
881001 | Akrobaziak eta malabarrak | (Lehen aldia) | 1 |
881002 | Akrobaziak eta malabarrak | (Bigarren aldia) | 1 |
881003 | Akrobaziak eta malabarrak | (Hirugarren aldia) | 1 |
881004 | Akrobaziak eta malabarrak | (Laugarren aldia) | 1 |
881005 | Akrobaziak eta malabarrak | (Bosgarren aldia) | 1 |
881006 | Akrobaziak eta malabarrak | (Seigarren aldia) | 1 |
880007 | Naturan egiteko jarduerak | (Lehen aldia) | 1 |
880008 | Naturan egiteko jarduerak | (Bigarren aldia) | 1 |
880009 | Naturan egiteko jarduerak | (Hirugarren aldia) | 1 |
880010 | Naturan egiteko jarduerak | (Laugarren aldia) | 1 |
880011 | Naturan egiteko jarduerak | (Bosgarren aldia) | 1 |
880012 | Naturan egiteko jarduerak | (Seigarren aldia) | 1 |
880013 | Aerobika | (Lehen aldia) | 1 |
880014 | Aerobika | (Bigarren aldia) | 1 |
880015 | Aerobika | (Hirugarren aldia) | 1 |
880016 | Aerobika | (Laugarren aldia) | 1 |
880017 | Aerobika | (Bosgarren aldia) | 1 |
880018 | Aerobika | (Seigarren aldia) | 1 |
880019 | Dantza latinoak | (Lehen aldia) | 1 |
880020 | Dantza latinoak | (Bigarren aldia) | 1 |
880021 | Dantza latinoak | (Hirugarren aldia) | 1 |
880022 | Dantza latinoak | (Laugarren aldia) | 1 |
880023 | Dantza latinoak | (Bosgarren aldia) | 1 |
880024 | Dantza latinoak | (Seigarren aldia) | 1 |
880025 | Saskibaloia | (Lehen aldia) | 1 |
880026 | Saskibaloia | (Bigarren aldia) | 1 |
880027 | Saskibaloia | (Hirugarren aldia) | 1 |
880028 | Saskibaloia | (Laugarren aldia) | 1 |
880029 | Saskibaloia | (Bosgarren aldia) | 1 |
880030 | Saskibaloia | (Seigarren aldia) | 1 |
880031 | Eskubaloia | (Lehen aldia) | 1 |
880032 | Eskubaloia | (Bigarren aldia) | 1 |
880033 | Eskubaloia | (Hirugarren aldia) | 1 |
880034 | Eskubaloia | (Laugarren aldia) | 1 |
880035 | Eskubaloia | (Bosgarren aldia) | 1 |
880036 | Eskubaloia | (Seigarren aldia) | 1 |
880037 | Sabel dantza | (Lehen aldia) | 1 |
880038 | Sabel dantza | (Bigarren aldia) | 1 |
880039 | Sabel dantza | (Hirugarren aldia) | 1 |
880040 | Sabel dantza | (Laugarren aldia) | 1 |
880041 | Sabel dantza | (Bosgarren aldia) | 1 |
880042 | Sabel dantza | (Seigarren aldia) | 1 |
880043 | Defentsa pertsonala | (Lehen aldia) | 1 |
880044 | Defentsa pertsonala | (Bigarren aldia) | 1 |
880045 | Defentsa pertsonala | (Hirugarren aldia) | 1 |
880046 | Defentsa pertsonala | (Laugarren aldia) | 1 |
880047 | Defentsa pertsonala | (Bosgarren aldia) | 1 |
880048 | Defentsa pertsonala | (Seigarren aldia) | 1 |
880049 | Kirol entrenamendua | (Lehen aldia) | 1 |
880050 | Kirol entrenamendua | (Bigarren aldia) | 1 |
880051 | Kirol entrenamendua | (Hirugarren aldia) | 1 |
880052 | Kirol entrenamendua | (Laugarren aldia) | 1 |
880053 | Kirol entrenamendua | (Bosgarren aldia) | 1 |
880054 | Kirol entrenamendua | (Seigarren aldia) | 1 |
880055 | Eskalada | (Lehen aldia) | 1 |
880056 | Eskalada | (Bigarren aldia) | 1 |
880057 | Eskalada | (Hirugarren aldia) | 1 |
880058 | Eskalada | (Laugarren aldia) | 1 |
880059 | Eskalada | (Bosgarren aldia) | 1 |
880060 | Eskalada | (Seigarren aldia) | 1 |
880061 | Golfa | (Lehen aldia) | 1 |
880062 | Golfa | (Bigarren aldia) | 1 |
880063 | Golfa | (Hirugarren aldia) | 1 |
880064 | Golfa | (Laugarren aldia) | 1 |
880065 | Golfa | (Bosgarren aldia) | 1 |
880066 | Golfa | (Seigarren aldia) | 1 |
880067 | Belar gaineko hockeya | (Lehen aldia) | 1 |
880068 | Belar gaineko hockeya | (Bigarren aldia) | 1 |
880069 | Belar gaineko hockeya | (Hirugarren aldia) | 1 |
880070 | Belar gaineko hockeya | (Laugarren aldia) | 1 |
880071 | Belar gaineko hockeya | (Bosgarren aldia) | 1 |
880072 | Belar gaineko hockeya | (Seigarren aldia) | 1 |
880073 | Mantentzea | (Lehen aldia) | 1 |
880074 | Mantentzea | (Bigarren aldia) | 1 |
880075 | Mantentzea | (Hirugarren aldia) | 1 |
880076 | Mantentzea | (Laugarren aldia) | 1 |
880077 | Mantentzea | (Bosgarren aldia) | 1 |
880078 | Mantentzea | (Seigarren aldia) | 1 |
880079 | Askotariko jarduerak | (Lehen aldia) | 1 |
880080 | Askotariko jarduerak | (Bigarren aldia) | 1 |
880081 | Askotariko jarduerak | (Hirugarren aldia) | 1 |
880082 | Askotariko jarduerak | (Laugarren aldia) | 1 |
880083 | Askotariko jarduerak | (Bosgarren aldia) | 1 |
880084 | Askotariko jarduerak | (Seigarren aldia) | 1 |
880085 | Igeriketa | (Lehen aldia) | 1 |
880086 | Igeriketa | (Bigarren aldia) | 1 |
880087 | Igeriketa | (Hirugarren aldia) | 1 |
880088 | Igeriketa | (Laugarren aldia) | 1 |
880089 | Igeriketa | (Bosgarren aldia) | 1 |
880090 | Igeriketa | (Seigarren aldia) | 1 |
880091 | Pilatesa | (Lehen aldia) | 1 |
880092 | Pilatesa | (Bigarren aldia) | 1 |
880093 | Pilatesa | (Hirugarren aldia) | 1 |
880094 | Pilatesa | (Laugarren aldia) | 1 |
880095 | Pilatesa | (Bosgarren aldia) | 1 |
880096 | Pilatesa | (Seigarren aldia) | 1 |
880097 | Errugbia | (Lehen aldia) | 1 |
880098 | Errugbia | (Bigarren aldia) | 1 |
880099 | Errugbia | (Hirugarren aldia) | 1 |
880100 | Errugbia | (Laugarren aldia) | 1 |
880101 | Errugbia | (Bosgarren aldia) | 1 |
880102 | Errugbia | (Seigarren aldia) | 1 |
880103 | Sofbola | (Lehen aldia) | 1 |
880104 | Sofbola | (Bigarren aldia) | 1 |
880105 | Sofbola | (Hirugarren aldia) | 1 |
880106 | Sofbola | (Laugarren aldia) | 1 |
880107 | Sofbola | (Bosgarren aldia) | 1 |
880108 | Sofbola | (Seigarren aldia) | 1 |
880109 | Spinninga | (Lehen aldia) | 1 |
880110 | Spinninga | (Bigarren aldia) | 1 |
880111 | Spinninga | (Hirugarren aldia) | 1 |
880112 | Spinninga | (Laugarren aldia) | 1 |
880113 | Spinninga | (Bosgarren aldia) | 1 |
880114 | Spinninga | (Seigarren aldia) | 1 |
880115 | Taekwondoa | (Lehen aldia) | 1 |
880116 | Taekwondoa | (Bigarren aldia) | 1 |
880117 | Taekwondoa | (Hirugarren aldia) | 1 |
880118 | Taekwondoa | (Laugarren aldia) | 1 |
880119 | Taekwondoa | (Bosgarren aldia) | 1 |
880120 | Taekwondoa | (Seigarren aldia) | 1 |
880121 | Tai-chia | (Lehen aldia) | 1 |
880122 | Tai-chia | (Bigarren aldia) | 1 |
880123 | Tai-chia | (Hirugarren aldia) | 1 |
880124 | Tai-chia | (Laugarren aldia) | 1 |
880125 | Tai-chia | (Bosgarren aldia) | 1 |
880126 | Tai-chia | (Seigarren aldia) | 1 |
880127 | Tenisa | (Lehen aldia) | 1 |
880128 | Tenisa | (Bigarren aldia) | 1 |
880129 | Tenisa | (Hirugarren aldia) | 1 |
880130 | Tenisa | (Laugarren aldia) | 1 |
880131 | Tenisa | (Bosgarren aldia) | 1 |
880132 | Tenisa | (Seigarren aldia) | 1 |
880133 | Arku-tiroa | (Lehen aldia) | 1 |
880134 | Arku-tiroa | (Bigarren aldia) | 1 |
880135 | Arku-tiroa | (Hirugarren aldia) | 1 |
880136 | Arku-tiroa | (Laugarren aldia) | 1 |
880137 | Arku-tiroa | (Bosgarren aldia) | 1 |
880138 | Arku-tiroa | (Seigarren aldia) | 1 |
880139 | Triatloia | (Lehen aldia) | 1 |
880140 | Triatloia | (Bigarren aldia) | 1 |
880141 | Triatloia | (Hirugarren aldia) | 1 |
880142 | Triatloia | (Laugarren aldia) | 1 |
880143 | Triatloia | (Bosgarren aldia) | 1 |
880144 | Triatloia | (Seigarren aldia) | 1 |
880145 | Boleibola | (Lehen aldia) | 1 |
880146 | Boleibola | (Bigarren aldia) | 1 |
880147 | Boleibola | (Hirugarren aldia) | 1 |
880148 | Boleibola | (Laugarren aldia) | 1 |
880149 | Boleibola | (Bosgarren aldia) | 1 |
880150 | Boleibola | (Seigarren aldia) | 1 |
880151 | Waterpoloa | (Lehen aldia) | 1 |
880152 | Waterpoloa | (Bigarren aldia) | 1 |
880153 | Waterpoloa | (Hirugarren aldia) | 1 |
880154 | Waterpoloa | (Laugarren aldia) | 1 |
880155 | Waterpoloa | (Bosgarren aldia) | 1 |
880156 | Waterpoloa | (Seigarren aldia) | 1 |
8815xx | Prestakuntza ikastaroak | ||
8816xx | Kirol eta Osasun Gela | ||
8817xx | Lehiaketa arautua | ||
882XXX | IKASLEEN ORDEZKARITZA JARDUERAK |
Hautaketa libreko kredituak emateari buruzko Arautegian ezarritakoa | |
882001 | Ikasleen ordezkaritza: Gobernu Kontseiluko kide izateagatik |
882002 | Ikasleen ordezkaritza: Gizarte Kontseiluko kide izateagatik |
882003 | Ikasleen ordezkaritza: Unibertsitateko Klaustroko kide izateagatik |
882004 | Ikasleen ordezkaritza: Ikastegiko Batzordeko kide izateagatik |
882005 | Ikasleen ordezkaritza: Saileko Kontseiluko kide izateagatik |
882006 | Ikasleen ordezkaritza: Ikasleen Kontseiluko kide izateagatik |
882007 | Ikasleen ordezkaritza: Ikasleen Kontseiluko idazkari izateagatik |
882008 | Ikasleen ordezkaritza: Ikasleen Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kide izateagatik |
882009 | Ikasleen ordezkaritza: Ikasmailako ordezkari izateagatik |
882010 | Ikasleen ordezkaritza: Ikasmailako ordezkariorde izateagatik |
882011 | Ikasleen ordezkaritza: Taldeko ordezkari izateagatik |
882012 | Ikasleen ordezkaritza: Taldeko ordezkariorde izateagatik |
882013 | Ikasleen ordezkaritza: EUEko Titulazioetako Lan Taldeko kide izateagatik |
882014 | Ikasleen ordezkaritza: EUEko Jakintza Adarreko Batzordeko kide izateagatik |
882015 | Ikasleen ordezkaritza: EUEko Koordinazio Batzordeko kide izateagatik |
882016 | Ikasleen ordezkaritza: batzorde horizontaletako kide: bekadunak aukeratzeko epaimahaikide izateagatik |
883XXX | ELKARTASUN JARDUERAK ETA GIZARTE EKINTZAKOAK | |
883001 | Gizarte Boluntariotzako ikastaroa | 1 |
883002 | Ingurumen Boluntariotzako ikastaroa | 1 |
883003 | Lantegia Bake Kulturari eta Gatazkak indarkeriarik gabe ebazteari buruz | 1 |
883004 | Lantegia autoezagutzari eta garapen pertsonalari buruz: arteterapia | 1 |
883005 | Lantegia autoezagutzari eta garapen pertsonalari buruz: autoestima | 1 |
883006 | Lantegia Ikasteko teknikei buruz | 1 |
883007 | Lantegia osasun-eragileei buruz | 1 |
883008 | Lantegia Bizitzarako trebetasunei buruz | 1 |
883009 | Lantegia Bizimodu osasungarriei buruz | 1 |
883010 | Lantegia pertsonen arteko tratu ona sustatzeko | 1 |
883011 | Lantegia genero berdintasunaren aldeko sentsibilizaziorako | 1 |
883012 | Lantegia Hizkera ez sexista erabiltzeko: barnean hartzen duen komunikazioa | 1 |
884XXX | GARAPENERAKO UNIBERTSITATE LANKIDETZAKO JARDUERAK | |
884001 | Ikastaroa: Garapenerako Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako | 1 |
884002 | Unibertsitate Lankidetza | 1 |
884003 | Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren alderdi Teknikoak eta Kudeaketa alderdiak | 1 |
885XXX | HIZKUNTZEN IKASKUNTZA HIZKUNTZEN GOI MAILAKO IKASTEGIAN | |
8850xx | Ingelesa | |
885001 | Ingelesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.1 maila) | 3 |
885002 | Ingelesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.2 maila) | 3 |
885003 | Ingelesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.1 maila) | 3 |
885004 | Ingelesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.2 maila) | 3 |
885005 | Ingelesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.1 maila) | 3 |
885006 | Ingelesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.2 maila) | 3 |
8851xx | Frantsesa | |
885101 | Frantsesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.1 maila) | 3 |
885102 | Frantsesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.2 maila) | 3 |
885103 | Frantsesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.1 maila) | 3 |
885104 | Frantsesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.2 maila) | 3 |
885105 | Frantsesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.1 maila) | 3 |
885106 | Frantsesa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.2 maila) | 3 |
8852xx | Alemana | |
885201 | Alemana Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.1 maila) | 3 |
885202 | Alemana Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.2 maila) | 3 |
885203 | Alemana Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.1 maila) | 3 |
885204 | Alemana Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.2 maila) | 3 |
885205 | Alemana Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.1 maila) | 3 |
885206 | Alemana Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.2 maila) | 3 |
8853xx | Euskara | |
885301 | Euskara Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.1 maila) | 3 |
885302 | Euskara Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.2 maila) | 3 |
885303 | Euskara Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.1 maila) | 3 |
885304 | Euskara Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.2 maila) | 3 |
885305 | Euskara Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.1 maila) | 3 |
885306 | Euskara Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.2 maila) | 3 |
8854xx | Txinera | |
885401 | Txinera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.1 maila) | 3 |
885402 | Txinera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.2 maila) | 3 |
885403 | Txinera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.1 maila) | 3 |
885404 | Txinera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.2 maila) | 3 |
885405 | Txinera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.1 maila) | 3 |
885406 | Txinera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.2 maila) | 3 |
8855xx | Espainiera | |
885501 | Espainiera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.1 maila) | 3 |
885502 | Espainiera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (A.2 maila) | 3 |
885503 | Espainiera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.1 maila) | 3 |
885504 | Espainiera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (B.2 maila) | 3 |
885505 | Espainiera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.1 maila) | 3 |
885506 | Espainiera Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian (C.2 maila) | 3 |
886XXX | BAIMENDUTAKO BESTE JARDUERA BATZUK |
Iragarkiaren kodea: F1008920
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
