66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

842/2010 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, La Corraliza de don Pablo 704 NA izeneko ENSren eraketari dagokiona.

Legezko xedapen hauekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren arlo honetako eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; Eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aurkeztutako agirien edukia ontzat ematea eta eraldaketarako nekazaritza sozietate hau Inskripzio Liburuan ezar dadila agintzea:

"La Corraliza de don Pablo" 704 NA E.N.S., erantzukizun mugatukoa, sozietatearen egoitza Azkoienen duena.

Sozietatearen helburua: landa turismoa eta finkak ustiatzea.

2. Ebazpen hau Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesdunari eta Estatuko Administrazioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko apirilaren 16an.-Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F1007701