1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
645/2010 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena zerriak hazteko ustiategi baterako Murillo el Cuendeko udal mugapean. Titularra Agropecuaria San Fermín, S.L. da.
Espediente mota: Ingurumen baimen integratua.
Espedientearen kodea: 713/08.
Aplikazio araua: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea.
Eranskina eta epigrafea: 2B - 9.1.d).
Jarduera: zerri hazkuntza.
Sustatzaileak: Agropecuaria San Fermín, S.L.
Zentroaren zenbakia: 3117804056.
Tokia: Arrada, 9. poligonoa, 28. eta 30. lurzatiak.
Udalerria: Murillo el Cuende.
Eskaeraren data: 2008-11-25.
2008ko azaroaren 25ean, instalazio horren titularrak Ingurumen baimen integratua eskatu zion Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean ezarritakoa betez.
Instalazio hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2B eranskineko 9.1 d) epigrafean dago jasota, "Zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, umetarako zerramentzat 750 toki baino gehiago dituztenak" izenekoan; beraz, Ingurumen baimen integratuaren eta nahitaezko Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren araubidearen mende dago.
Dena dela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorra aplikaturik, ez da Ingurumen eraginaren adierazpena egiteko prozedurarik tramitatu. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Bestalde, instalazio hori Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 9.3 c) epigrafean jasota dago, "Zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, umetarako zerramentzat 750 toki baino gehiago dituztenak" izenekoan.
Bestetik, instalazioa Proiektuen Ingurumen Eragina Ebaluatzeari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. taldeko e.2) atalean sarturik dago.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat tramitatu da espedientea, eta prozeduran sartu dira urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusi diren ingurumen ebaluazioaren arloko jarduketak.
Industria establezimendua ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Dekretu horrek istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen, gai arriskutsuak tarteko diren kasuetarako.
Egin den tramitazio administratiboaren laburpena ebazpen honen V. eranskinean dago. Ez da proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon den artean.
Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendariaren, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dituen urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.-Ingurumen baimen integratua ematea zerrikumeak hazteko ustiategi baterako Arradako herrian, Murillo el Cuendeko udal mugapean. Titularra Agropecuaria San Fermín, S.L. da.
Bigarrena.-Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoaren arabera.
Hirugarrena.-Jarduera hori Ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 713/08 (AAI) espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzei jarraikiz garatu beharko da; betiere, ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.
Laugarrena.-Ingurumen baimen integratu honek zortzi urteko indarraldia du. Iraungi baino gutxienez ere hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskatu beharko du, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 30. artikuluko administrazio prozedurarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Bosgarrena.-Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsi zuen.
Seigarrena.-Instalazioa Nafarroako Hondakin Arriskutsuen Sortzaile Txikien Erregistroan inskribatzea 15P02178040562010 zenbakiarekin, urriaren 13ko 312/1993 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Sortzen ahal dituen hondakin arriskutsuak Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean jaso dira. Hondakin arriskutsuen sorreran egiten diren aldaketak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatutako III. eranskin horretan sartzeko.
Zazpigarrena.-2010eko abuztuaren 1a baino lehen, instalazioa irekitzeko baimena eskatu beharko du titularrak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 40. artikuluan eta ebazpen honen II. eranskinean ezartzen diren baldintzetan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Zortzigarrena.-Abeltegiko simaurrak sortu eta kudeatzeko plana onestea (IV. eranskina).
Bederatzigarrena.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz Ingurumen baimen integratu honen xedeko jarduera edo instalaziorako emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea; betiere, ebazpen honetan espresuki haiei buruz egindako adierazpena badago.
Hamargarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hamaikagarrena.-Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Hamabigarrena.-Ebazpen hau jakinaraztea Agropecuaria San Fermín, S.L.ri, Murillo el Cuendeko Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ingurumen Kalitate Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, behea, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua, 7. solairua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.
Iragarkiaren kodea: F1007681