1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, 2010eko maiatzaren 17koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2017 aldiko Plan Integratua hasiera batean onesten duena eta jendaurrean jartzen duena, Ingurumen ondorioen azterlanarekin batera.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2017 aldiko Plan Integratua egin dute.
Gainera, plan horren Ingurumen ondorioen azterlana aurkeztu da, eta aski dela egiaztatu da.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 34.4 artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak sustatzen dituen planetan Nafarroako Gobernuak izanen du eskumena plana onestearen komenigarritasunaz edo ingurumen ondorioen adierazpenaren edukiaz ebazteko.
Foru lege beraren 33.2 artikuluak ezartzen duenez, ingurumen ondorioen azterlana aski dela egiaztatu ondoren, azterlan hori jendaurrean jarri behar da planeko gainerako agiriekin batera.
Aipatu manuak ikusirik, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU
1. Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2017 aldiko Plan Integratua hasiera batean onestea.
2. Plana eta haren ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean jartzea 45 egunez. Jendaurrean jartzen diren agiriak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitzan egonen dira ikusgai, bulego orduetan, nahi duten guztiek aztertu ahal izan ditzaten.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 17an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1008870