66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

942/2010 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, diruz laguntzeko modukotzat jotzen duena Gys Sport 2001, S.L. erosketa-zentralaren elkartze motan sartzeko eta irudi komunari egokitzeko enpresa integrazioaren proiektua, merkataritzako establezimenduen irudia eta kudeaketa hobetzeko esparruan.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 12an emandako 195/2008 Foru Aginduak txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzaren araubidea ezarri zuen 2008-2011 aldirako.

Foru agindu horren 17. artikuluan, diru-laguntzaren xedeko jardueratzat hartzen da zenbait jarduketaren bidez Nafarroako merkataritzako establezimenduen irudia eta kudeaketa hobetzea; besteak beste, aipatu establezimenduek enpresa integrazioko proiektuetan parte hartuta.

Kasu honetan, erosketa-zentralen enpresek, hiriko merkataritza zentroek edo udal merkatuen kontzesiodunek egindako inbertsioetarako izaten ahal da diru-laguntza, inbertsio horiek elkartze motan sartzeko eta irudi komunari egokitzeko egin direnean.

Inbertsio horiek diru-laguntza eskuratzeko modukoak izan daitezen, entitateak, inbertsioak hasi aurretik, proiektua foru agindu honetan ezarritako araubidean sartzeko eskatu beharko dio Enpresa Zuzendaritza Nagusiari.

Integrazio proiektua onesten bada, elkartutako enpresek diru-laguntza eskatzen ahalko dute aipatu foru aginduan xedatutakoaren arabera.

Bestetik, foru agindu horren 18.B.2) artikuluak inbertsioetarako epea adierazten du; hain zuzen ere, diru-laguntza jasotzeko moduko proiektutzat jotzen duen ebazpenean ezartzen dena.

2009ko irailaren 9ko idazki baten bidez, Gys Sport 2001, S.L.k eskaera egin zuen Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 12ko 195/2008 Foru Aginduan aurreikusitako diru-laguntzaren araubidean sartzeko erosketa-zentralaren irudi komunean elkartutako saltokien egokitzapen proiektua.

Entitate eskatzaileak araudian ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta haren helburuak bat egiten du horrelako jardueren bidez lortu gogo direnekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 12ko 195/2008 Foru Aginduan aurreikusitako araubidean sartzea Gys Sport 2001, S.L izeneko erosketa-zentralaren elkartze motan sartzeko eta irudi komunari egokitzeko proiektua.

2. Proiektu hori diru-laguntza hartzeko modukotzat jotzearen ondorioz onurak izan ditzaketen txikikazko merkataritzako enpresek aipatu foru aginduaren 19. artikuluan ezarritako baldintzak beharko dituzte bete.

3. Diru-laguntzarako eskaera hilabetean aurkeztu beharko da, inbertsioak bukatzen diren egunetik aurrera, eta aipatu foru aginduaren 6.3 artikuluan ezarritako dokumentazioa beharko zaio gehitu. Diru-laguntzarako eskaera aurkeztu aurreko sei hilabetean egindako inbertsioak dira babesteko moduko jarduketak.

4. Orobat, proiektua enpresa integrazioko proiektu gisa hartzeko eskatzen den egunetik eta ebazpen honen data arte egindako inbertsioak babestuko dira.

5. Ebazpen hau Gys Sport 2001, S.L.ri jakinaraztea, eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 28an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1007685