1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
130/2010 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ikerketa talentuaren prestakuntza eta mugikortasunerako doktoratu aurreko laguntza programaren 2009-2010eko deialdia onesten duen martxoaren 8ko 66/2010 Ebazpena aldatzen duena. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren programa da.
Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu aldaketa puntuala egin dadila nazioarteko mugikortasuneko doktoratu aurreko laguntzen deialdian, atzerrian egonaldi laburrak egiteko laguntzen modalitatean. Txosten horretan justifikatzen da kontuan hartu behar dela desgaitasun handia duten ikertzaileek zenbait oztopo edo muga gehigarri dituztela atzerrian mugikortasuneko egonaldiak egiteko. Hori hala, kasu horietarako proposatzen du mugikortasuneko ekintzak egiteko aukera eman behar dela, nahiz eta horiek Estatuan egin eta ez atzerrian. Proposamen horretan areago joanez, txostenean dio Hezkuntza Ministerioak planteatutako salbuespena bezalakoak aurreikusten dituela ikertzaileen mugikortasunerako laguntzak emateko egiten dituen deialdietan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nazioarteko mugikortasunerako doktoratu aurreko laguntzen deialdiaren oinarrietako 17. artikulua aldatzea, atal hau gehituz:
"3) Izangaiak %65etik gorako desgaitasun maila frogatzen duenean soilik, ez da nahitaezkoa izanen nazioarteko mugikortasuna, eta zentro hartzailea Estatuaren barrenean egoten ahalko da, salbuespenez."
2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzen onuradun guztiei, hau da, atzerrian egonaldi laburrak egiteko laguntzen modalitatean doktoratu aurreko mugikortasunerako laguntza eska dezaketenei.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eta Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2010eko apirilaren 28an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.
Iragarkiaren kodea: F1007759