66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartua, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta gaurkotzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedientea jendaurrean jarri eta, aldi berean, horren eraginpean dauden udalei entzunaldia ematen diena. Espedientea Vodafone España, S.A. enpresak aurkeztu du.

I.-Aurrekariak eta aldaketarako proposamenak.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearekin bat, eta 9. artikulua aplikatuz, zeinak ezartzen baitu nahitaezkoa dela azpiegiturei buruzko lurralde plan bat aurkeztea, non gaur egun dauden estazio finkoak eta sare osoa ezarri eta garatzeko dauden aurreikuspenak azalduko diren, "Vodafone España, S.A." operadoreak, 2002ko urrian, Nafarroako Foru Komunitaterako Azpiegituren Lurralde Plana aurkeztu zuen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan. Plan horretan gaur egungo estazio finkoak eta sare osoa ezarri eta garatzeko dauden aurreikuspenak azaltzen dira.

Nafarroako Gobernuaren 2006ko ekainaren 19ko Erabakiaren bidez, lurralde plan horri zegokion jendaurreko aldiaren tramitea ebatzi zen (2006ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa) eta, gero, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 26ko 219/2006 Foru Aginduaren bidez, onetsi egin zen (2006ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).

Urte batzuk geroago, aipatu 10/2002 Foru Legearen 13. artikulua (Azpiegiturei buruzko lurralde plana gaurkotu eta aldatzea) eta 219/2006 Foru Agindua kontuan harturik, operadoreak tramiterako aurkeztu zuen bere lurralde plana aldatu eta gaurkotzeko espedientea. Espediente hori, Nafarroako Gobernuaren 2009ko otsailaren 9ko Erabakiaren bidez jendaurreko aldiaren tramitea ebatzi ondoren, onetsi egin zen, Enpresako zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 1242/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa).

"Vodafone España, S.A."k azpiegituren lurralde plana aldatzeko bigarren espediente bat aurkeztu du, bi alditan banatuta (2008ko maiatza eta 2009ko urtarrila), 52 kokaleku berri sartzeko. Eskatutako kokalekuek ondoko udalak ukitzen dituzte: Ablitas, Antsoain, Arraiza, Baztan, Berriobeiti, Buñuel, Cabanillas, Cárcar, Zarrakaztelu, Kaseda, Cintruénigo, Zizur, Corella, Eguesibar, Lizarra, Esteribar, Galar, Lekunberri, Lesaka, Martzilla, Mendigorria, Miranda Arga, Murchante, Oltza, Iruña, Pitillas, Sartaguda, Tutera, Alesbes, Deierri.

2009ko uztailean, "Vodafone España, S.A."k plana aldatzeko eta gaurkotzeko hirugarren espedientea aurkeztu zuen, 6 kokaleku berri sartzeko udal mugape hauetan: Aranguren, Elortzibar, Lesaka, Iruña, Tutera eta Villamayor de Monjardín.

Azkenik, "Vodafone España, S.A."k, 2009ko azaroan, plana aldatzeko laugarren espedientea aurkeztu zuen, kokaleku berri bat sartzeko, Azkoienen.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Kalitate Zerbitzuak, Enpresa Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak aldaketa eta gaurkotzea egiteko hiru espedienteen aldeko txostenak eman dituzte.

Espediente bakoitzeko, sustatzaileak paperean eta euskarri digital informatikoan aurkeztu ditu planean sartu nahi diren kokaleku berrien fitxak, baita 10/2002 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera beharrezkoa den dokumentazio orokorra ere. Hala ere, aurkeztutako dokumentazioa zuzendu eta osatu egin beharko da, jarraian azaltzen den moduan:

A) Aldaketarako bigarren, hirugarren eta laugarren espedientea:

-Erantzukizun zibileko aseguruaren luzapena.

-Instalazioak jartzeko egutegi eguneratua, kokaleku bakoitza zein aldaketa eta gaurkotze planetan sartuta dagoen zehaztuta.

-Erantsitako zerrendan agertzen diren UTM koordenatuen arabera zuzenduko dira fitxak.

B) Aldaketarako bigarren espedientea:

-GN-NA-ABARTZUZA: fitxa zuzendu behar da Deierri udalerriarekin (ez Abartzuza).

-AT-NA-LEKUMBERRI: kokaleku hau instalazioak jartzeko egutegian sartu behar da.

-AT-NA-CARLOSIII: operadoreak kokaleku honi uko egin dionez, instalazioak jartzeko egutegitik kendu behar da.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearekin bat etorririk eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta gaurkotzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedientea jendaurrean jartzea eta, aldi berean, horren eraginpean dauden udalei entzunaldia ematea, hilabetez. Espedientea Vodafone España, S.A. enpresak aurkeztu du. Erabaki honetan aipatzen diren departamentuen txostenak planari erantsi zaizkio.

Ondorio horietarako, espedientea ikusgai egonen da, interesdunen eskura, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada etorbidea, 2, 3. maila, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da bidezkoak diren alegazioak aurkeztea, idatziz.

2. Espedientea behin betiko onetsi aurretik, entitate sustatzaileak espediente bakoitzaren testu bategin bat aurkeztu behar du, paperean eta formatu digitalean. Erabaki honen azalpen zatian aipatutako zuzenketak eta agiriak jasoko dira testu bateginean.

Halaber, espedienteak behin betiko onetsi baino lehen, "Vodafone España, S.A." enpresak bere sarearen eskema orokor bat aurkeztu beharko du, espediente honetako kokaleku guztiak ez ezik onetsitako planekoak bilduko dituena. Haien zerrenda ere aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan, UTM koordenatuak barne.

3. Dokumentazioa osaturik ez duten kokalekuak baztertu eginen dira.

4. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 20an egindako txostena betez, plana aldatu eta gaurkotzeko bigarren espedienteari dagokionez, abian jarri ondoren azterlan zehatz bat aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan eta grafikoan, enpresa homologatu batek egina, ondoko kokaleku hauen emisio erradioelektrikoei buruz:

-AM-NA-ABLITAS.

-AM-NA-CABANILLAS.

-AM-NA-IBERKOIEN.

-AT-NA-LEKUNBERRI.

-AM-NA-MENDIGORRIA.

-AM-NA-MIRANDA.

-AM-NA-PITILLAS.

-AM-NA-SARTAGUDA.

-GN-NA-ABARTZUZA.

-GN-NA-ARRAIOZ.

-TM-NA-ARRAIZA.

-TM-N4-GUARDIAN.

-TM-NA-MIRAVALLES.

-TM-NA-ZUASTI.

5. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2010eko martxoaren 8an egindako txostena betez, plana aldatu eta gaurkotzeko hirugarren espedienteari dagokionez, obretarako lizentzia eman aurretik TM-NA-MONJARDIN kokalekuko instalazioen Ingurumen ukipenetarako baimena tramitatu beharko da.

6. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 27an egindako txostena betez, Lurralde Plan honetan agertzen diren oinarrizko estazioen berariazko baimenei buruzko prozesuan, 10/2002 Foru Legearen I. eta II. eranskinetan ezarritakoa eta sentikortzat jotako gune edo lekuetarako ezarritako berariazko xedapenak betetzen direla justifikatu beharko da.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta honako hauei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan: Ablitas, Antsoain, Aranguren, Arraiza, Baztan, Berriobeiti, Buñuel, Cabanillas, Cárcar, Zarrakaztelu, Kaseda, Cintruénigo, Zizur, Corella, Eguesibar, Elortz, Lizarra, Esteribar, Galar, Lekunberri, Lesaka, Martzilla, Mendigorria, Miranda Arga, Murchante, Oltza, Iruña, Azkoien, Pitillas, Sartaguda, Tutera, Alesbes, Villamayor de Monjardín eta Deierriko udalei, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, Enpresa Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Osasun Publikoaren Institutuari eta sustatzaileari.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 17an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1008863