66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BARTZELONAKO LAN ARLOKO 24. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1036/2009 kaleratze-prozedura

Auzi-jartzailea: Marcelino Seligrat Martínez.

Alderdi demandatua: Jump Grupo Comunicación Integral, S.L. eta Soldatak Bermatzako Funtsa-Soldatak Bermatzeko Funtsa.

Idazkari judizial indargarria, Eva Barranco Gimeno andrea.

Marcelino Seligrat Martínezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Jump Grupo Comunicación Integral, SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu diren 1036/09 autoetan erabakitakoari jarraikiz, auto hauetan 2010eko apirilaren 27an emandako ebazpena jakinarazten zaio Jump Grupo Comunicación Integral, SLri, non den jakiterik ez baitago. Epaiak xedapen zatian hauxe dio, hitzez hitz:

"Xedatu dut:

Lehenengoa.-Gaurtik aurrera amaituta dago Jump Grupo Comunicación IntegraL, SL enpresaren eta Marcelino Sellgrat Martínez jaunaren arteko lan-kontratua.

Bigarrena.-Jump Grupo Comunicación Integral, S.L. enpresa kondenatzen dut langileari 1.089,60 euro (30 egun x 36,32 euro egunean) ordaintzera berriz ere enpresan ez hartzeko kalte-ordain gisa eta 7.917,76 euro (218 egun x 36,32 euro egunean) tramitazioaldiko soldatengatik. Kopuru horietan epaian ezarritako kondenakoak sartu dira.

Kopuru horiek Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak sortuko dituzte gaurtik eta erabat ordaindu arte.

Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da idatziz epaitegi honetan, eta horretarako bost egun balioduneko epealdia egongo da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (lege hori azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak aldatu du), Gizarte Segurantzako araubide publikoan dauden langileak edo onuradunak eta xedapen horretako atalean aipatutako organoak eta erakundeak ez beste guztiek 25 euro gordailatu behar dituzte epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (Banco Español de Crédito; zk.: 0608.0000.30. 1036/09).

Hori erabaki eta sinatu dut".

Eta goian aipatutakoari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, helbidea non duen jakiterik ez baitago, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten diot hemendik aurrera jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak edo epaienak izan ezik.

Bartzelonan, 2010eko apirilaren 27an.-Idazkari judizial indargarria, Eva Barranco Jimeno.

Iragarkiaren kodea: J1008247