66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 154/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela zuhurtziagabekeriaz sortutako lesioengatik eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

258/09 epaia. Tuteran, 2009ko abenduaren 1ean.

Epai honen bidez 154/2009 falta-judizioa ebazten dut, ustez zuhurtziagabekeriagatik gertatutako lesio batzuen falta batengatik Wilian Pintado Darera jaunaren kontra bideratu dena. Alderdi salatzailea Jessica Franco Moreno andrea izan da.

Epaitza:

Wilian Pintado Darera jauna absolbitu egiten dut auto hauetan leporatu zaion zuhurtziagabekeriazko lesioen faltatik, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla adierazten dut.

Epai hau behar bezala jaso eta gordeko da epaitegi honetako epaien liburuan, fede-emaile publikoaren zaintzapean, eta hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie jatorrizko autoei, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta bost eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Horixe erabaki, agindu eta sinatu du Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Instrukzioko 3. Epaitegiko epaileak.

Eta Wilian Pintado Darerari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko apirilaren 23an.-Idazkari judiziala, María Cristina Pérez Rivero.

Iragarkiaren kodea: J1008229