4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 2/2010 berehalako falta-judizioa
Aida González Arce andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen du: Epaitegi honetan 2/2010 berehalako falta-judizioa bideratzen ari da eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
2010eko 22. epaia. Tafallan, 2010eko otsailaren 25ean.
Ikerne Aznar Malo andreak, Tafallako eta bere barruti judizialeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, berehalako auto hauek aztertu ditut ebasketa-falta batengatik. Auzian alderdi hauek izan dira: fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz; Francisco Javier Olcoz Senosiain jauna, salatzaile gisa, bere burua defendatuz bere buruaren ordezkari; Mustapha Lbini jauna, salatu gisa, legezko zitazioa egin zaion arren agertu ez dena. Horien guztien inguruabar pertsonalak jarduketetan jasorik daude. Hona hemen nire ebazpena eta horren oinarriak:
Epaitza:
Mustapha Lbini ebasketa-falta baten egilea da eta kondena hau ezartzen diot: 40 eguneko isuna, eguneko kuota 6 eurokoa dela (240 euro), eta Francisco Javier Olcoz Senosiain jaunari 36 euro ordaindu beharra; gainera prozesuaren kostuak ere ordaindu behar ditu.
Kondena betetzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du: ordaindu gabe utzitako bi kuotako egun batez kenduko zaio askatasuna.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Egin bedi ebazpen honen lekukotza autoei eransteko eta erregistra bedi epaitegi honen epaien liburuan.
Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta jasota geldi dadin eta Mustapha Lbiniri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.
Tafallan, 2010eko maiatzaren 7an.-Idazkari judiziala, Aida González Arce.
Iragarkiaren kodea: J1008171