66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 979/2009 demanda

Ana Leciñena Martínezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Instituto Tecnológico Navarra S.L.ren, Decoraciones y Recubrimientos Metálicos en Resina, S.L.ren, Decorados Artísticos Españoles, S.L.U.ren, Centro Tecnológico de Tratamientos Superficiales en Metales y Aleados S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 979/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Decoraciones y Recubrimientos Metálicos en Resina S.L., Decorados Artísticos Españoles S.L.U., Centro Tecnológico de Tratamientos Superficiales en Metales eta Aleados S.L. demandatuei dagokienez, demandatzaileak errekurtsoan atzera egin duela ulertuko da. Baiesten dut Ana Leciñena Martínezek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Instituto Tecnológico Navarra S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 7.008,48 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan (Banestoko 4148.0000.65 0979 09 kontua) 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean baina banku berean, 4148.0000.67 0979 09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, Banestoko 0030.1846.42.0005001274 kontuan egin beharko dira.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Centro Tecnológico de Tratamientos Superficiales en Metales y Aleados, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 14an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008628