Iragarkia
66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 20an emandako 114/2010 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostuak, tramitazioan dauden lekualdatze lehiaketetan hutsik gelditzen direnak, oposizio bidez betetzeko.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 20an eman 114/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen; hain zuzen ere, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 1202/2009 Ebazpenaren bidez eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 21eko 1871/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze lehiaketetan, tramitazioan baitaude, hutsik gelditzen direnak. Orobat, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 1325/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa) onetsitako lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen diren administrarien eta administrari-ofizialen lanpostuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 3ko 897/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 18koa) onetsitakotik ateratzen direnak, birmoldatu ondoren.
Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, hori garatu eta betearazteko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.
1.-Deialdiaren xedea.
1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu batzuk, aipatu lekualdatze lehiaketetan hutsik gelditzen direnak, oposizio bidez betetzea du xede deialdi honek.
Deialdian sartutako lanpostuen zerrenda, haien araubide juridikoa, plantilla organikoan duten identifikazio zenbakia, atxikipen eremua eta destinoa adierazita, hautapen prozeduran onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenaren eranskin gisa argitaratuko da.
Ateratzen diren lanpostuetatik 14 %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek betetzeko gordeko dira.
Gainontzeko lanpostuak txanda irekian eta igoera txandan banatuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 15.3 artikuluan ezarritako formulari jarraikiz, ondotik aipatu bezala:
-Lehenbizikoa, txanda irekian.
-Bigarrena, igoera txandan.
-Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandan eta bikoitiak txanda irekian.
1.2. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek ez dutelako hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu, txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Desgaitasunak dituztenentzako txandako lanpostuak, txanda horretako izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako ordenaren arabera.
Bestalde, igoera txandan edota desgaitasunak dituztenentzako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.
1.3. Lanpostuen ordainsariak hauek izanen dira: uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan D mailarentzat oro har ezarritakoak, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan kasu bakoitzerako ezartzen direnak.
1.4. Halaber, deialdi honen bidez sarrerako hautapen prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatuko dira, 10. oinarrian xedatutakoarekin bat:
-Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.
-Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.
2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaz jabetu edo lanean hasi arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Txanda irekiko izangaiek bete beharreko baldintzak:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.
Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urtetik gorakoa izatea eta nahitaezko erretiroko gehieneko adina ez izatea.
c) Eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo titulu baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina zehapenik edo zigor penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dienik.
f) Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den agiria edukitzea, besteak beste, euskarazko 3. jakite maila esleiturik daukan lanpostu bat eskuratu nahi baldin bada, eta Hizkuntza Eskola Ofizialean lau ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gaindituak izan beharra, euskarazko 1. jakite maila esleiturik daukan lanpostu bat eskuratu nahi baldin bada.
Izangaiak, titulu edo maila horiek ez baditu, proba bat egiteko aukera izanen du, eta horrela zehaztuko da nahikoa den maila ote duen hizkuntza horretan. Interesdunek, proba hori egin nahi badute, deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, dagokion tokian.
g) Ingelesez ahoz eta idatziz jakiteari buruzko proba berariazkoa gainditzea, baldintza hori duen lanpostu bat aukeratu nahi izanez gero. Horretarako, interesdunek proba egin nahi dutela adierazi beharko dute eskabidean.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen ditu f) eta g) ataletan aipatzen diren nahikotasun probak.
h) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duen lanpostua eskuratu gogo denean.
2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintzak:
Igoera txandako izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.
c) Eskola-graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo titulu baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea, eta Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua frogatzea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez eman dituztela zerbitzuak kidego horietan, edo zortzi urteko antzinatasun onartua dutela administrazio publikoetan.
d) Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den agiria edukitzea, besteak beste, euskarazko 3. jakite maila esleiturik daukan lanpostu bat eskuratu nahi baldin bada, eta Hizkuntza Eskola Ofizialean lau ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gaindituak izan beharra, euskarazko 1. jakite maila esleiturik daukan lanpostu bat eskuratu nahi baldin bada.
Izangaiak, titulu edo maila horiek ez baditu, proba bat egiteko aukera izanen du, eta horrela zehaztuko da nahikoa den maila ote duen hizkuntza horretan. Interesdunek, proba hori egin nahi badute, deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, dagokion tokian.
e) Ingelesez ahoz eta idatziz jakiteari buruzko proba berariazkoa gainditzea, baldintza hori duen lanpostu bat aukeratu nahi izanez gero. Horretarako, interesdunek proba egin nahi dutela adierazi beharko dute eskabidean.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen ditu d) eta e) ataletan aipatzen diren nahikotasun probak.
f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duen lanpostua eskuratu gogo denean.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.
2.1.3. Desgaitasunak dituzten pertsonentzako txandako izangaiek bete beharreko berariazko baldintza:
Desgaitasunak dituzten pertsonen erreserbako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrez gain, %33ko edo hortik goitiko desgaitasun bat izan beharko dute, ofizialki onartua.
2.2. 3.3 oinarriaren bigarren puntuan ezarritako salbuespenarekin, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.-Eskaerak aurkezteko eta tasak ordaintzeko epea.
3.1. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 15 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, baztertu eginen da izangaia.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak, hala onartu bazaie.
b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez edo luzaroago lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskaini zaizkien lan egokiei uko egin ez izatea eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izatea, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.
Lan eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako lan egokiei, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.
Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da edo, bestela, Interneten bidez, arestian emandako helbidean.
Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:
-Telematika bidez, 3.2 oinarriko A.1. letran adierazitako moduan.
-Behar den bezala betetako ordainketa gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Internet bidezko deialdian, www.navarra.es helbidean, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean, ordainketa gutunaren eredua dator.
-Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez ordainduz; horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
-Izangaiaren izen-deiturak.
-NANa/IFZ.
-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.
-Kontzeptua: oposizioak.
-Deialdiaren xedeko lanpostua.
3.2. Eskabideak.
Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, zein aldizkari ofizialetan argitaratzen den, handik abiatuta, edo deialdiaren aiputik, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean.
Deialdian parte hartzeko eskaerak hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.
Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.
Aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabilten ahal da:
A) Bide telematikoa.
A.1. Internet bidez, deialdi honen fitxan den "Inskripzioa eta ordainketa telematikoa" izeneko estekan sartuta, Nafarroako Atariaren "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa" atalean, www.navarra.es helbidean.
Aurkezteko eta ordaintzeko modu hau ezin izanen da baliatu tasak ordaintzetik salbuesten duen frogagiria aurkeztu behar denean, ezta 3.3 oinarriko Bi eta Hiru zenbakietan aipatzen den kasuetan ere.
A.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web atariak eskura baitago.
B) Bertaratuta.
Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2; 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz.
Eskaera posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezaizkioten ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbida, 2; 31002 Iruña) igorri aurretik.
3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Bat.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria.
Bi.-Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.
Hiru.-Desgaitasunak dituzten pertsonentzako erreserba txandan onartuak izateko, baita 3.2 oinarriaren (tasak ordaintzearen salbuespena) A) atalaren eta 8. oinarriaren (lanpostuak aukeratzeko lehentasuna) ondorioetarako eta denborak eta baliabideak egokitzeko eskaria egiteko ere, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetariko baten jatorrizkoaren edo kopia konpultsatuaren bidez:
-IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak luzatutako ziurtagiria.
-Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia.
Desgaitasuna duten izangaiek ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Interesdunen eskura dago egokitzapenak eskatzeko eredu bat www.navarra.es web orrian, deialdiaren aipamenean, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean.
4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak emandako eskuordetzaz (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, erakunde autonomoaren zuzendari kudeatzaileak emandako eskuordetzaz (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.
4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.
5.-Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
-Mahaiburua: Tomás Rodríguez Garraza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria.
-Ordezkoa: Jesús Ramón Loitegui Aldaz jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.
-Mahaikidea: María José Rojas Gil andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
-Ordezkoa: María Jose Cárcamo Casimiro andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen goi mailako teknikaria.
-Mahaikidea: María Villar Sobejano Delgado andrea, irakaskuntzarako aholkularia, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikia.
-Ordezkoa: Raquel Alfaro Iralde andrea, Hezkuntza Departamentuko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.
-Mahaikidea: José Javier Uterga Mendinueta jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko burua.
-Ordezkoa: José Curiel Canelada jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nominen Unitateko burua.
-Mahaikidea: Alberto Viana Górriz jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hautapen Organoen Ataleko burua.
-Ordezkoa: Francisco Javier Ibero Gutiérrez jauna, Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikaria, Hezkuntza Departamentuari atxikia.
-Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.
-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.
-Mahaikide idazkaria: Elena Úriz Sucunza andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Ataleko burua.
-Ordezkoa: Alfredo Prado Santamaría jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolamendu eta Lan Harremanen Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin osatu beharko da, bai kide titularrekin, bai ordezko batzuekin, beharrezkoa bada.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.
5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza hari.
6.-Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2011ko urtarrilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.
6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu, denak baztergarriak:
Lehenbiziko ariketa. Bi proba izanen ditu:
-Lehenbiziko proba. Zenbait aukera eskaintzen dituzten galderei erantzun beharko zaie, erantzun zuzena bakarra izanik, hizkuntzarako, zenbakietarako, bulego-antolaketarako eta pertzepziorako gaitasuna neurtzeko. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.
-Bigarren proba. Galdera batzuk erantzun beharko dira deialdiaren eranskineko gai zerrendaren I. eta II. zatietako arloei buruz (Antolaketa administratiboa eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko oinarrizko arautegia). Aukera batzuk izanen dira, baina horietarik bat bakarrik izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.
Bi probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondoren. Epaimahaiak erabakiko du zenbat iraunen duen bi probetariko bakoitzak, hasi baino lehen.
Proba hauek egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza ez bada.
Bigarren ariketa. Bi proba izanen ditu:
-Lehenbiziko proba. Praktikoa. Ordenagailuan kasu bat edo batzuk, epaimahaiak proposatuak, egin beharko dira. Horretarako, eranskineko gai zerrendako III. zatiko aplikazioak eta sistema eragilea erabiliz (Informatika). Proba bakoitza hasi aurretik, epaimahaiak adieraziko du izangaiek proba egiteko zenbat denbora duten.
-Bigarren proba. Praktikoa. Epaimahaiak proposaturiko testu bat transkribatu beharko da, ordenagailuaren teklatuaren gaineko lastertasuna eta eraginkortasuna baloratzeko. Sakaldi kopurua, zuzentasuna eta epaimahaiak proposaturiko testuarekiko fideltasuna baloratuko dira. Akats mekanografikoak, omisioak eta ariketa egiteko arauen ez betetzeak zehatuko dira.
Proba hau egiteko, izangaiek gehienez ere 10 minutu izanen dituzte.
Bi probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondoren.
Epaimahaiak ariketa hori egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko ditu. Taldeka edo batera egiten ahalko da, antolaketa dela eta komeni denaren arabera. Izangai asko egoteagatik, ariketa ordutegi batzuetan dei eginiko taldeetan egin behar baldin bada, epaimahaiak ariketa diferenteak prestatuko ditu, antzeko zailtasuna izanen dutenak, izangaiek ordu txanda bakoitzean ariketa banarekin egiteko moduan. Ariketa horiek ausaz aukeratuko dira.
Bigarren ariketa osatzen duten bi probak egiteko, izangaiei behar dituzten baliabide teknikoak emanen zaizkie.
Epaimahaiak ariketa egiteko komenigarri deritzon laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.
6.3. Oposizioko ariketen balorazioa.
Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:
Lehenbiziko ariketa.
-Lehenengo proba: 0tik 30 puntura bitarte kalifikatuko da.
-Bigarren proba: 0tik 20 puntura bitarte kalifikatuko da.
Bi probak baztergarriak dira; izan ere, haietako bakoitzean kalifikazio handieneko izangaiari emandako puntuazioaren erdia gutxienez eskuratzen ez duten oposiziogileak baztertuko dira. Hori hala izanik ere, ariketa gainditutzat jotzeko, deialdiaren oinarrietan ariketarako ezarritako gehieneko puntuazioaren herena atera beharko da gutxienez. Izangaiak ariketako lehen proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duenean, epaimahaiak ez dio bigarrena kalifikatuko.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, eta txanda irekiari dagokionez, gehienez ere 1.000 izangaik egiten ahalko dute bigarren ariketa; hortaz, txanda horretan gutxieneko puntuazioa duten izangaiak gehiago badira, kalifikazio hoberenak dituztenak bakarrik sartuko dira. 1.000. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, guztiek egiten ahalko dute ariketa. Gainerako izangaiak deialditik baztertuko dira.
Bigarren ariketa:
-Lehenengo proba: 0tik 30 puntura bitarte kalifikatuko da.
-Bigarren proba: 0tik 20 puntura bitarte kalifikatuko da.
Bi probak baztergarriak dira; izan ere, haietako bakoitzean kalifikazio handieneko izangaiari emandako puntuazioaren erdia gutxienez eskuratzen ez duten oposiziogileak baztertuko dira. Hori hala izanik ere, ariketa gainditutzat jotzeko, deialdiaren oinarrietan ariketarako ezarritako gehieneko puntuazioaren herena atera beharko da gutxienez. Izangaiak ariketako lehen proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duenean, epaimahaiak ez dio bigarrena kalifikatuko.
Bigarren proba irizpide hauek kontuan hartuz baloratuko da:
Akats mekanografikoengatik puntuak kendu ondoren, 0 puntu emanen dira lehenbiziko 1000 saskaldiengatik. Horietatik aurrera, beste puntu bat emanen da 150 sakaldi zuzeneko, edo proportzioan bidezkoa den puntuazioa. Probari esleitu zaion gehieneko puntuazioa izanen da muga, 20 puntu, alegia.
Sakaldiak zenbatzerakoan, normalez gain, emanen dira:
Sakaldi bat lerroaldea aldatzen den bakoitzean.
Sakaldi bat maiuskula bakoitzarengatik edo maiskulen tekla sakatu beharra duen zeinu bakoitzarengatik.
Sakaldi bat azentu ortografiko edo tileta bakoitzarengatik.
Sakaldi zuzenetatik bost kenduko dira, akats mekanografiko bakoitzeko. Hauek dira akatsak:
-Honako hauek sartzea:
Alfazenbakizko karaktereak, zuriuneak, edo puntuazio zeinuak, transkribatu beharreko testuan ez daudenak. 5 sakaldi kenduko dira bakoitzeko.
-Honako hauek ez egitea:
Alfazenbakizko karaktereak (letrak ez idaztea, azentudunak izan ala ez), puntuazio zeinuak (horietan sartzen dira puntu eta bereiz guztiak edo lerroalde arteko bereizketak), edo hitzen arteko bereizketak. Halako kasu bakoitzeko 5 sakaldi kenduko dira.
-Nahasteak:
Alfazenbakizko karaktereen, puntuazio zeinuen edo elkarren segidako bi karaktereen okerreko transkripzioa, horrek alfazenbakizko karaktere bat beste batez ordeztea ekartzen duenean. Halako kasu bakoitzeko 5 sakaldi kenduko dira.
Programa automatiko baten bidez eginen da zuzenketa, epaimahaiak emandako testua eta oposiziogileak transkibatua alderatuta, haiek karakterez karaktere aztertuta.
6.4. Ariketa bakoitza kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.
6.5. Ariketa bakoitzerako dei bakarra izanen da, alegia, izangaiek epaimahaiak adierazten duen tokian eta egunean egon beharko dute, jarduketak hasteko hark ezarririko orduan. Deialdi horretara agertzen ez direnak oposiziotik baztertuko dira, probak ekitaldi batzuetan banaturik gelditu arren.
Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo nortasuna frogatzeko epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste edozein agiri aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez direnak edo nortasuna esan den moduan frogatzen ez dutenak baztertuko dira.
6.6. Hautaprobak egiteko, onartutako desgaitasunen bat dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio, puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatu edo kontratatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.
Berdinketa izanez gero, administraziorako gaitasunen proban puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Badiraute, gainerako probetan lorturiko puntuazioak hartuko da aintzakotzat, bata bestearen ondoren eta beren hurrenkeran.
7.2. Izendapen edo kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:
7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:
a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.
b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
c) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragozten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.
Proposatutako izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik.
e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
f) %33ko edo hortik goitiko desgaitasun ofizialki onartua frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua, desgaitasunak dituzten pertsonen txandako lanpostu bat aukeratu nahi bada.
Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoek edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoek, gainera, beste ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzeko, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzko guztiak.
g) Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den titulua, euskarazko 3. jakite maila izan beharra eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi baldin bada; edo hizkuntza eskola ofizial batean lau ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gaindituak izatearena, euskarazko 1. jakite maila izan beharra eskatzen duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.
h) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean.
7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiek:
a) Deialdiaren 2.1.2.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
b) Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den titulua, euskarazko 3. jakite maila izan beharra eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi baldin bada; edo hizkuntza eskola ofizial batean lau ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gaindituak izatearena, euskarazko 1. jakite maila izan beharra eskatzen duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.
c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean.
7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.
7.4. Aurreko atalean ezarritakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.
7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzeko eskakizunak eta baldintzak frogatzeko nahitaezko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan ekarri beharko du.
8.-Lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Aurreko arauan xedatu dena betetzen duten izangaiek, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) hartarako jartzen dien epean, aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo jakinarazten zaizkien beste batzuk, baldin eta zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.
8.2. Lanpostu hutsak aukeratzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez parte hartu duten.
Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako txostenaren arabera.
8.3. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, aurreko atalean adierazitako salbuespenarekin betiere.
9.-Izendapena, lanpostuen esleipena, jabetza hartzea eta kontratatzeko baimena.
9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu edo haien kontratazioa baimenduko du, administrari laguntzaile izateko lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.
9.2. Izendatuak, izendapena egin eta lanpostuaz jabetzen direnetik aurrera, nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dira eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.
Lan-kontratudunek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.
Izendatzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta, bidezkoa bada, alta emanen zaie bertan, araubide horretan ezarritako babesaren pean.
Aurreko atalean xedaturikoa gorabehera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.
Kontratatuko izangaiak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta, bidezkoa bada, bertan alta emanen zaie.
9.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.
9.4. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra, eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.
Behar bezala justifikatutako kasu batzuetan, administrazio publikoek zilegi izanen dute funtzionarioei destinoko herrian bizi daitezela eskatzea, lanpostuko eginkizunengatik eta eskatzen den dedikazioagatik bidezkoa denean.
9.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute beren lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.
Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Halaber, kontratua izenpetzen ez duten izangaiek eskubide guztiak galduko dituzte lan araubideko langile finko bihurtzeko.
Bi kasuetan, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data horretan beste administrazio publiko batean langile finko gisa ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.
9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.
9.8. Euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra dagoen lanpostuetan sartzen direnek gero parte hartzen ahalko dute beren administrazio publikoko lanpostu hutsak betetzen, baldin eta haietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.
Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera eman badio interesdunari baldintza hori ez duen lanpostu bat eskuratzeko.
10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.
10.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (Lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituena), 2009ko ekainaren 9ko Erabakia (horren bidez, Osasun Administrazioak eta sindikatuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko langileak hautatzeko moduari buruz izenpeturiko ituna onetsi zen. 2009ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an) eta oinarri honetan ezarritako prozedura, hurrengo zerrendak eginen dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:
a) Hautaketa-prozesua gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.
b) Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak.
c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.
10.2. Probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta lehen ariketa gainditzen dutenena, une horretan indarrean diren kudeaketa arauekin bat, eta argitaratu eginen dira Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian: www.navarra.es.
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Nafarroako Mendekotasun Agentziari igorriko die probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.
Hauxe izanen da aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaien ordena: oposizioa gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen kasuan, sarrerako hautaketa-prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.
Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, Administrazio Erroan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ematen dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 2an); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).
Kontratatuak izateko deia jasotzen duten izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko deialdiaren 2. oinarrian adierazten diren baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak, kontratua formalizatzen denean; jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izanen dira.
Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.
Sarrera prozesuko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira beharkizunak eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.
10.3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die sarrerako hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten izangaien zerrenda, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta daitezen.
Administrari laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko zerrendak 2009ko ekainaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera prestatuko dira eta hari jarraituz erabiliko dira, akordio horren bidez onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta sindikatuek sinatutako ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko. Akordioa 2009ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an.
Erabaki horretan xedatutakoaren arabera, oposizio bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako kontratatzeko zerrendak, irizpide hauei jarraituz:
a) Deialdiko hautaprobak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute aldi baterako kontrataziorako.
Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahal dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.
b) Aurreko atalean adierazitako izangaien ondotik, oposizio bidezko deialdi honetan aurkeztu eta hura gainditu gabe hautaprobaren bat gainditzen duten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Halakoetan, hautaprobarik gehien gainditzen dituztenen zerrendak erabiliko dira lehenik, lortutako puntuazio osoaren araberako ordenari zorrotz jarraikiz. Izangaien zerrendaren lehentasuna ezartzeko, bi hauek batuko dira: gainditutako proben puntuazioa eta kasuan kasuko baremoarena. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da aintzat hartuko.
c) Oposiziora aurkeztu arren hautaproba bat bera ere gainditu ez duten izangaiak. Halakoetan, zerrendan sartu ahal izateko, proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30 lortu beharko dute gutxienez. Proban lortutako puntuazioaren ordena zorrotzari jarraikiz osatuko da zerrenda. Izangaien zerrendaren lehentasuna kalkulatzeko, bi hauek batuko dira: egindako probaren puntuazioa eta baremoarena. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da aintzat hartuko.
b) eta c) letretan sartutako izangaiek ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39; 31008 Iruña), hamabost egun balioduneko epean, hautaproben behin betiko emaitzak argitaratzen direnetik:
1. Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuen frogagiria. Kasuan kasuko deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira. Horretarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko.
2. III. eranskina (iraupen laburreko/luzeko kontratazioetarako zerrendetan sartzeko) betea eta sinatua.
Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.
-Kontratu luzeetarako zerrenda.
Lanpostu hutsak bitarteko gisa betetzeko egiten diren kontratuak dira, baita plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak ere eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.
Izangai bakoitzak zein zentrotan jardun nahi duen adierazi beharko du. Guztiak hautatzen ahal dira.
-Kontratu laburretarako zerrenda.
Jardunean dauden plantillako langileak ordezteko xedea dute eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzita zenbat irauten duten, baita lanaldi partzialeko kontratuak ere.
Izangai bakoitzak zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.
Aipatu eremuetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatzen diren aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.
Hautapen prozesu honetan parte hartu eta lanpostua eskuratzen duen lehen izangaia lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra aurreko ataletan xedatutakoaren arabera osatutako zerrendak.
11.-Errekurtsoak.
Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Deialdiaren eta arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 20an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.
I. ERANSKINA
Hautaprobetan onartua izateko eskabidea
Deialdiaren datuak:
Lanpostua: |
Deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zenbakia: ............................ Data: ......................... |
Sartzeko txanda:
Txanda irekia ? | Igoera txanda* ? | Desgaitasunen bat dutenentzako erreserba txanda* ? |
Datu pertsonalak:
Izen-deiturak: | |||
NANa edo agiri baliokidea: | Jaioteguna: | ||
Jaioterria: ( ) | Nazionalitatea: | ||
Helbidea: | |||
Herria: | Probintzia: | Posta kodea: | |
Sakelako telefonoa: | 2. telefonoa: | ||
Posta elektronikoa: | |||
Aurkeztutako agiriak:
Desgaitasunaren frogagiria ? | Denboren eta/edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ditu, beste orri batean ? | Euskararen gaitasun agiria edo baliokidea*? |
Ondoko hauen proba eskatzen du:
Euskara* ? | Ingelesa* ? | Frantsesa* ? |
Sinatzaileak ESKAERA egiten du eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izan dadin eta ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, eta deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela, eta datu horiek guztiak agirien bidez frogatzeko konpromisoa hartzen duela.
(Sinadura)
.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA.
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.
(*) Deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
I. zatia.-Antolaketa administratiboa.
1. gaia.-Jendeari informazioa eta laguntza ematea Administrazio Publikoan. Informaziorako eskubidea. Informazio motak. Herritarren partaidetza Administrazioan. Herritarrei informazioa eta laguntza emateko bulegoak.
2. gaia.-Komunikazioa eta informazioaren tratamendua. Ahozko eta telefono bidezko komunikazioa: arauak, baliabideak eta isilpekotasuna; helburuak, erabilera eta mugak. Komunikazio idatzia: arauak, baliabideak eta motak. Gutunak: edukia, egitura eta ereduak.
3. gaia.-Korrespondentzia: posta hartu, bideratu, barrenean zirkulatu eta igortzea. Posta elektronikoa.
4. gaia.-Sarrerako eta irteerako erregistroa, informazioa eta agiriak artxibatzea. Erregistro liburuen kontzeptua eta sailkapena. Dokumentuak antolatu eta sailkatzeko sistemak. Informazioaren eta agirien zainketa, eskuratzea, segurtasuna eta isilpekotasuna. Artxiboak: kontzeptuak, motak eta erabiltzeko arau praktikoak. Artxibo informatikoa. Artxiboaren kontrola.
5. gaia.-Dokumentazio administratiboa. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, ebazpen administratiboa, espedientea: edukia, egitura eta diferentziak helburuei eta eta erabilerari dagokienez.
II. zatia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko oinarrizko araudia.
1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Botere Judiziala. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa.
2. gaia.-Europar Batasuna. Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk.
3. gaia.-Europar Batasuneko antolamendu juridikoaren iturriak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.
4. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua.
5. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Comptos Ganbera. Arartekoa.
6. gaia.-Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: eginkizunak.
7. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak.
8. gaia.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Egintza administratiboen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deusezgarritasuna.
9. gaia.-Prozedura administratiboen xedapen orokorrak: prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Bide administratiboko egintzen berrikuspena: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
10. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak.
Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriaren arabera jorratu beharko dira.
III. zatia.-Informatika.
1. gaia.-Funtsezko kontzeptuak Windows XPri buruz. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; Windows esploradorea; kontrol-panela, inprimagailuak; "hasi" botoia; "hasi" karpeta; tresna-barra; "exekutatu" komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzaile kontuak.
2. gaia.-Testu-prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2003: lan esparrua; idatzi eta idaztea; testu formatua; orrialdea diseinatu eta konposatzea; estiloak; xantiloiak; tresnak; taulak; artxiboak administratzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimatzea.
3. gaia.-Kalkulu orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2003: funtsezko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelatxoak; gelatxoak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimatzea.
4. gaia.-Datu baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access 2003: oinarriak; taulak; kontsultak; inprimakiak; txostenak; inprimakiak.
III. ERANSKINA
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak
Deialdiaren datuak:
Lanpostua: |
Deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zenbakia: ............................ Data: ......................... |
Datu pertsonalak:
Izen-deiturak: | ||
NANa edo agiri baliokidea: | Jaioteguna: | |
Sakelako telefonoa: | 2. telefonoa: | |
ADIERAZTEN DUT:
Adierazten dut, hautaketa-prozesuan lanpostua eskuratzen ez badut, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko egiten diren zerrendetan egon nahi dudala:
-Kontratu luzeetarako zerrenda.
Izangai bakoitzak zein zentrotan sartu nahi duen adierazi beharko du; guztiak hautatzen ahal dira.
? Nafarroako Ospitalea | ? Ubarmin Klinika | ? Tuterako Osasun Barrutia |
? Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne) | ? Osasun Publikoaren Institutua | ? Lizarrako Osasun Barrutia |
? Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza | ? Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik | |
? Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza | ? Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna) |
-Iraupen laburrekoa.
Izangai bakoitzak zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.
A atala | B atala | C atala |
? Nafarroako Ospitalea | ? Ubarmin Klinika | ? Tuterako Osasun Barrutia |
? Bideko Ama Birjina Ospitalea | ? Osasun Publikoaren Institutua | ? Lizarrako Osasun Barrutia |
? Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik | ? Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza | |
? Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza | ? Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna) |
(Sinadura)
Iruñean, 2010eko ................... aren ....................(e)an.
GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA - LANGILERIAREN ETA LAN HARREMANEN ZUZENDARIORDETZA.
IRUNLARREA, 39 - IRUÑA (31008).
Iragarkiaren kodea: F1009019
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
