66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 70/2010 betearazpena

Leyre Baron Vicentek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Holding Working Gestión de Empresas Hosteleras S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000070/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hau da, Holding Working Gestión de Empresas Hosteleras S.L.ri.

1.-6.350,08 euroko printzipala.

2.-381,00 euro inguruko interesak.

3.-635,01 euro inguruko kostuak.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 00301846420005001274 kontua, 4148000064007010 kontzeptua.

Igor bekie ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari eta betearazpenpeko alderdiaren helbideari dagokion jabetza erregistroari, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak Ficona 2000 S.L.rekiko izan dezakeen kreditua. Enpresa horri ofizioa igorriko zaio, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezan betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzakeen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta, non den jakiterik ez dagoenez, jakinaraz bekio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ediktu bidez.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berrikusteko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 186.1 artikulua). Errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Eta Holding Working Gestión De Empresas Hosteleras S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008626