66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 164/2009 betearazpena

Esteban Ubiria Bergarak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Distralum Sistemas S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000164/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Distralum Sistemas S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 5.307,56 eurokoa da, interesak 318,45 eurokoak eta kostuak 530,76 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Ebazpen hau irmo bihurtutakoan artxiba bitez jarduketak; horretarako, lehenbizi baja eman behar zaie erregistro-liburu egokietan eta estatistiketarako idatzoharra egin behar da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Hala eta guztiz ere, horrek ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Eta Distralum Sistemas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008623