4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 68/2010 betearazpena
Jesús Fuentes Arraizak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Fyca Instalaciones, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000068/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Jesús Fuentes Arraizak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Fyca Instalaciones, S.L.k 7.664,48 euroko printzipala ordain dezan, gehi 459,86 euroko interesak eta 766,45 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.
PZLaren 551.1 artikuluan ezarririko tramiteekin jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen ebazpenari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 551.4 art.). Hala ere, betearazpenpeko alderdiak aurka egiten ahalko dio abiarazitako betearazpenari hamar egun balioduneko epean, auto hau jakinarazi eta biharamunean zenbatzen hasita, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan ezarri bezala.
Eta Fyca Instalaciones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1008621