4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 153/2009 betearazpena
Manuel Martos Fernándezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Construcciones Zuriza, S.A.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000153/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Construcciones Zuriza S.A.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz 7.222,38 eurori aurre egiteko, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu.
Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen idazketa), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.
Ebazpen hau irmo bihurtutakoan artxiba bitez jarduketak; horretarako, lehenbizi baja eman behar zaie erregistro-liburu egokietan eta estatistiketarako idatzoharra egin behar da.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Hala eta guztiz ere, horrek ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).
Errekurtsoa jartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.
Eta Construcciones Zuriza, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 14an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1008596