4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 865/2009 demanda
Tito Leodan Herrera Rodríguezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Navarra de Sondeos, S.L.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 0000865/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Baiesten dut Tito Leodan Herrera Rodríguezek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Navarra de Sondeos, S.L.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 10.342,80 euro ordaintzera, gehi %10eko lege interesak, kopuru horretatik ondorioztatutakoak osorik ordaindu arte, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 3160.0000.65.0865.09 kontuan, 150 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina 3160.0000.67.0865.09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.
Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.
Eta Navarra de Sondeos, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1008612