4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 176/2009 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Carlos F. Fernández Mikelezek eskaturik, Implementos Navarra S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 176/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Implementos Navarra, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 8.214,18 eurokoa da, interesak 512,72 eurokoak eta kostuak 854,53 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.
Eta Implementos Navarra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1008567