4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 57/2010 betearazpena
Carlos Hidalgo Rabanal-ek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laboral enpresaren aurka bideratu den 57/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Carlos Hidalgo Rabanalen eta Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laboral enpresaren arteko lan-harremanak amaitu dira; enpresak kopuru hauek ordaindu behar dizkio:
Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean), 7.896,04 euro (zerbitzuan emandako aldia 2006/03/10etik ebazpen hau eman arte da: 146,25 euro x 53,99 euro egunean).
Tramitazioalduiko soldatak (oker edo hutsik ezean), 11.931,79 euro (kaleratzea gertatu zenetik -2009/09/28- ebazpena eman arte sortutakoak zenbatu dira: 221 euro x 53,99 euro egunean).
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.65.0007.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Eta Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laboral enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Hartzaileari ohartarazten diot aurrerantzean bulego ofizial honetako iragarki-oholean kopiak jarriz jakinaraziko zaizkiola ebazpen guztiak, autoak, epaiak eta epatzeak eta prozedura azkentzen duena izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1008361