65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1058/2008 demanda

Olga Revuelto Ruiz andreak, Logroñoko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

José Carlo Canto Cano jaunak eskaturik, Construcciones Jocarmilla, S.L. enpresaren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Mutua Navarraren (Gizarte Segurantzako lan istripu eta lanbide gaixotasunen 21. mutualitatea) aurka, gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1058/2008 demanda-prozeduran, 2008-09-01eko autoa eta 2010-04-14ko probidentzia eman dira. Beharrezkoa den aldean, hauxe diote:

2008-09-01eko autoa.

"Xedapen zatia:

Aurreko demanda banatu da eta harekin behar den prozedura eginen da. Erregistra bedi dagokion liburuan.

Aurkeztutako demanda tramitatzeko onartzen da, eta judizioa egiteko entzunaldirako deialdi bakarra egiten: 2009ko maiatzaren 18an izanen da, 10:00etan, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Manzanera kalea, 4-6-8, Logroño). Alderdiei zitazioa egin behar zaie, demandaren eta ekarritako gainerako agirien kopia eman behar zaie demandatuei eta interesdunei, eta Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 eta 83. artikuluetan aurreikusitako ohartarazpenak egin.

Lehenbiziko eskaera osagarrian auzi-jartzaileak dio judizioan legelariak lagunduko duela; adierazpen hori egintzat ematen da, eta hark aipatzen duen helbidea izendatutzat.

Bigarren eskaera osagarriari dagokionez, dokumentu bidezko froga tramitatzeko onartzen da.

Erakunde kudeatzaileari edo zerbitzu komunari eska bekio hamar eguneko epean igor dezala jatorrizko espedientea edo haren kopia edo jarduketena, bai eta, demandaren edukiaren aurrekaririk badu bere esku, horren gaineko txostena ere.

Egin bekio errekerimendua demandatutako mutualitateari, judiziora agiri hauek ekar ditzan:

-Mutualitateak bere esku duen auzi-jartzailearen espediente osoaren kopia, ekintza mediko guztien agiriak eta mutualitateak auzi-jartzailearen aldi baterako ezintasunari buruz emandako agiriak barne.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Beraz, auto honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen du José M. Labado Santiago jaunak, Errioxako Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, eta nik, idazkariak, horren fede ematen dut."

2010-04-14ko probidentzia:

"Aditzera eman da. Aurreko eginbidea ikusirik, adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egiteko egun-orduak ezartzen dira: 2010eko ekainaren 1ean, 10:00etan, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Manzanera kalea, 4-6-8, Logroño). Alderdiei zitazioa egin behar zaie, hasierako zitazioan eta ondorengo zitazio edota errekerimenduetan adierazi eta ohartarazi izan zaiena errepikatuz, bai eta Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 eta 83. artikuluetan aipatzen diren oharrak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka bidezko dela berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea (edo berrikustekoa, antolaketarako eginbideen kasuan), bost eguneko epean, eta horretarako 25 euroko gordailua egin behar dela Lan arloko 2. Epaitegiaren kontuan, errekurtso baterako dela eta zein motatako errekurtsoa den adieraziz. Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko.

(Azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoa, Bulego judizial berria ezartzeko prozesu-legeria aldatzen duen Legearen osagarria, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena; 15. xedapen gehigarria).

Hala agindu eta sinatu du epaile magistratuak. Fede ematen dut."

Eta Construcciones Jocarmilla, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Logroñon, 2010eko maiatzaren 10ean.-Idazkari judiziala, Olga Revuelto Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008530