65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 38/2010 betearazpena

Achahboun Benaissak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Aziz Construcciones y Canalizaciones 2008, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 38/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"....Lehenbizikoa.-Benaissa Achahbounek eskaturik, Aziz Construcciones y Canalizaciones 2008, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, diru kopuru hau ordain dezan: 5.787,10 euroko printzipala, gehi 347,22 euro behin-behineko interes gisa, eta 578,71 euro behin-behineko kostuen ordainean, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela, Baneston, 4148.0000.64.0038.10 kontzeptua adieraziz.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Enbargo horiek bermatzeko, eta eraginkorrak izan daitezen, igor bitez behar diren idatzagiriak.

2. Aziz Construcciones y Canalizaciones 2008, S.L.ren helbidean (San Martín de Unx kalea, 9, Tafalla) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 5.787,10 euroko printzipala, gehi 347,22 euro behin-behineko interes gisa, eta 578,71 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideko (San Martín de Unx kalea, 9, Tafalla) epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du.

Aipatutako autoetan dekretatu da enbargatu egin behar dela Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegian bideratutako I186/2009 betearazpenean gera daitekeen soberakina. Enbargo horren oharra jasotzeko eta premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria egin eta igortzeko eskatuko da.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost eguneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184 artikulua).

Hori proposatzen dut ..."

Eta Aziz Construcciones y Canalizaciones 2008, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 12an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008549