65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 48/2010 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

María Teresa Zunzarren Uriaquek, My Abderrahman Ben Seddikek, Carlos García-Falces Larrañetak eta Yolanda López Pérezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Instapetrol, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 48/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, María Teresa Zunzarren Uriaquek, My Abderrahman Ben Seddikek, Carlos García-Falces Larrañetak eta Yolanda López Pérezek eskaturik, eta Instapetrol, S.L. enpresaren aurkako betearazpena abiaraztea 13.871,01 euroko printzipala ordain dezan, gehi 832,26 euroko interesak eta 1.387,10 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Printzipaletik betearazle bakoitzari dagokion kreditua:

Yolanda López Pérezi: 2.078,96 euro.

María Teresa Zunzarren Uriaqueri: 2.511,88 euro.

Carlos García-Falces Larrañetari: 2.872,51 euro, betearazpena eskatzeko idazkian zegoen oker materiala zuzendu eta gero (kondenaren zenbatekoa 2.540,46 euro da, eta ez "2.546,46" euro)

My Abderrahman Ben Seddiki: 6.407,66 euro, epaitegian 2010eko apirilaren 21ean sartu zen idazkian aurkitutako oker materiala zuzendu eta gero (guztizko zenbatekoa 6.407,66 euro da, eta ez "6.107,66" euro).

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.1 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Instapetrol, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008546