65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 642/2009 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

José Luis Cuadrado de las Herasek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Dena Obras y Proyectos, S.L.U. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 642/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko martxoaren 5ean:

Auto hauetan emandako epaia irmoa dela deklaratzen da. Ebazpen hau irmo izan ondoren, artxiba bitez jarduketa hauek.

Jakinaraz bekie alderdi guztiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 12an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008516