65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 285/2009 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Natalia Fernández Urzayk eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Ana Isabel Pérez Blanquezen eta ISN, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 285/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, hots, Natalia Fernández Urzay andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Ana Isabel Pérez Blanquez enplegatzailearen, ISN, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritakoa, eta horrenbestez, Ana Isabel Pérez Blanquez eta ISN, S.L. solidarioki kondenatzen ditut demandatzaileari 565,85 euro (bostehun eta hirurogeita bost euro eta laurogeita bost zentimo) ordaintzera, gehi urtean %10eko berandutza interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut hari egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie haren kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta ISN, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 11n.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1008476