65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 70/2010 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Fernando Zoilo Guineak eta David Zurano Ramírezek eskaturik, Fabricados Luzaire S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 70/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Fernando Zoilo Guineak eta David Zurano Ramírezek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Fabricados Luzaire S.L.k 20.437,84 euroko printzipala ordain dezan, gehi 1.226,27 euroko interesak eta 2.043,784 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.1 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Fabricados Luzaire S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1008442