65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 66/2010 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Angel Morras Etayok, Pedro García Martínezek eta Sara Riaño Barrosok eskaturik, Fincas Corral S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 66/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, erabaki da:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Fincas Corral S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz 59.169,46 eurori aurre egiteko, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu.

Ebazpen hau irmo bihurtutakoan artxiba bitez jarduketak; horretarako, lehenbizi baja eman behar zaie erregistro-liburu egokietan eta estatistiketarako idatzoharra egin behar da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun baliodunetan. Errekurtsoak ez du ebazpenaren betearazpena etenen (LPLaren 186.1 artikulua).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu beharko dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatu du. Fede ematen dut.

Eta Fincas Corral S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1008441