65. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

45/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "Nafarroako udal eta kontzejuek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko" diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi, 75.000 euroko gastua baimendu eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituena.

Laguntza horiek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira.

Ikusirik Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostena, non proposatzen baita "Nafarroako udal eta kontzejuek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko" diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 75.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, bai eta gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako udal eta kontzejuek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko" laguntzen deialdia onestea.

2. "Nafarroako udal eta kontzejuek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko" laguntzen oinarri arautzaileak onestea.

3. Laguntzak emateko 75.000 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Udalen kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4609-334100 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismokoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEK ARTE ETA KULTUR JARDUERAK BATERA ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.

1.1. Diru-laguntzen xedea da kultur kudeaketako teknikaria duten Nafarroako udal eta kontzejuetan arte eta kultur jardueren programak (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzeko jarduerak) antolatzeko laguntza ematea.

1.2. Programak 2010eko urtarrilaren 7tik abenduaren 1era bitartean egin beharko dira eta jarduerak elkarrekin antolatu beharko dituzte, hots, talde artistiko berarekin zirkuituak antolatuko dituzte udal batzuen artean, proposatutako programak errentagarriago atera daitezen. Toki entitate bakoitzak programa bateratu bakarrean hartzen ahalko du parte. Herriko festak direla-eta egiten diren jarduerak ezin dira sartu deialdi honetan.

2. Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

2.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 75.000 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Udalen kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

2.2. Laguntzaren zenbatekoa proiektuak lortzen duen puntuazioaren araberakoa izanen da, betiere onartzen den aurrekontuaren %50 gehienez.

3. Diruz lagun daitekeen gastua.

3.1. Jarduerak egiteagatik sortzen den gasturako bakarrik emanen da diru-laguntza.

3.2. Kultur jardueratzat jotzen dira, programa honen ondorioetarako, kultur kudeaketako teknikaria duten Nafarroako udal eta kontzejuek antolatzen dituzten arte eta kultur jarduerak (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzeko jarduerak).

4. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.

4.2. Kultur kudeaketako teknikaria, funtzionarioa edo lan-kontratuduna, duten Nafarroako udal eta kontzejuak aurkez daitezke deialdi honetara. Teknikari horrek kultur kudeaketan gutxienez ere lanaldiaren erdia eman behar du.

5. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

5.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauen I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta beharrezkoak diren agiriak erantsita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan. Azken kasu honetan 848 42 46 24 zenbakira fax bat bidaliz jakinarazi beharko da kasuan kasuko postetxean aurkeztu direla agiriak, epearen barruan igorri direla frogatzen duen agiria erantsiz.

5.2. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.3. Eskaerak identifikazio datuak biltzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, arauz ezarritako agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo arauzko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Deialdi eta Laguntza Atala izanen da laguntzak emateko prozedura instruitzeko organo eskuduna.

6.2. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.3. Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, eta, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Programa Artistikoen Ataleko burua eta, bera izan ezean, atal horretako goi mailako teknikari bat; eta Nafarroako Kulturaren Kontseiluko bi kide.

c) Idazkaria: Deialdi eta Laguntza Ataleko burua eta, bera izan ezean, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua, hitza eta botoa dituela.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7. Norgehiagokako prozedurako balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

-Programatutako jardueren interesa eta kalitatea (%100).

7.2. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska ditzake, baita eskatzailea bera agertzea ere.

7.3. Ez dute inolako laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %50 lortzen ez dutenek.

8. Laguntza emateko ebazpena.

8.1. Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita lau hilabeteko epean, laguntzak emateko.

Epe horretan ebazpen espresik izaten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

8.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado/.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9. Onuradunen betebeharrak.

9.1. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiliko da laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak beteko dira.

9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalean frogatu beharko da.

9.3. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinarazi beharko diote programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta programa aldatzea ekartzen badu. Diruz lagundutako programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

9.4. Programan, kartelean, iragarkietan nahiz edozein motatako publizitatean agertarazi behar da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da, posta elektronikoa: publicaciones@navarra.es, edo http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/1900/Simbolo-oficial-del-Gobierno-de-Navarra web gunean bidez, kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jarduera bukatu bitartean izanen da agerian.

9.5. Noiznahi ere onartzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak programa gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Deialdi eta Laguntza Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Deialdian azaldutako laguntzak jaso ditzaketenen eta jardueraren izaera kontuan hartuta, bidezkoa da ordainketak aurrerakin gisa egitea.

10.2. Laguntzak bi epetan ordainduko dira: %25a, kontzesioa egiten denean, aurrerakin gisa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena emandakoan, eta beste %75a, jarduera bukatu eta Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena emandakoan.

10.3. Bigarren zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2010eko abenduaren 7a baino lehen:

a) Ebaluazio orri bat programako jarduera bakoitzeko (III. eranskinaren arabera).

b) Udaleko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak ontzat emana (IV. eranskinaren arabera), diruz lagundutako programaren gaineko honako datu hauek frogatzen dituena:

-Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

-Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

-Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.

-Faktura zenbakia (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

-Zenbatekoa (BEZa barne).

Datu horiek II. eranskineko fitxak erabiliz bete beharko dira, osorik beteta.

10.4. Diruz lagundutako programaren gastu guztia justifikatu behar da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa esleitutako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.

10.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei.

11. Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.

12. Laguntza itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza korrituak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legeko 35. artikuluarekin bat.

13. Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri hauek betearazteko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)

........................................... jaunak/andreak, NAN/IFZ ......................,

helbidea .............................., kalea ....................................................

P.K. ...................... Telefonoa ........................................................... helbide elektronikoa .............................................................. bere izenean edo ondokoa ordezkatuz ................................................

(ezabatu bidezkoa ez dena)

Udala/Kontzejua ................................................... IFK ......................,

helbidea .............................., kalea ....................................................

P.K. ...................... Telefonoa ........................................................... helbide elektronikoa .............................................................honako hau aurkezten du:

Nafarroako udal eta kontzejuek batera antolatzen dituzten arte eta kultur jardueretarako laguntzen deialdirako eskaera, ................. (e)k .........(e)ko ........aren ......(e)an emandako..../2010 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2010eko .................. zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Norako: Deialdi eta Laguntza Atala.

Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Eskabidea aurkezten duen udala.

b) Programazioa modu bateratuan aurkezten duten udalen izenak.

c) Programan parte hartzen duten entitateetako bakoitzaren adierazpena, laguntzaren onuradun izateko debekuetan ez dagoela adierazten duena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko 7. idatz-zatiarekin bat.

d) Programazioaren segimenduaz eta balorazioaz arduratuko diren kultur kudeaketako teknikarien izenak.

e) Programazioaren deskribapen zehatza, parte hartzen duten artista edo taldeak, jarduerak noiz eta non eginen diren eta aurrekontu osoa, III. eranskinaren arabera, eta ebaluazio sistema, IV. eranskinaren arabera.

f) Kultur kudeaketako teknikariak badituztela frogatzen duten agiriak.

2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aditzera ematen du Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari idatziz jakinaraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan aipatutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez adierazten du:

-Ez duela eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

-Beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA

ESKATUTAKO KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/emana/ordaindua)

5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

..............................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.
(Sinadura)
Izen-deiturak

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Jardueraren fitxak

Udal antolatzailea: ..............................................................................

Udal parte-hartzaileak: .......................................................................

Teknikari arduraduna: ....................................... Telefonoa: ...............

Programaren izena: ............................................................................

Programaren helburuak: .....................................................................

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Eguna:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

  • Bai
  • Ez

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Eguna:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

  • Bai
  • Ez

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Eguna:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

  • Bai
  • Ez

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Eguna:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

  • Bai
  • Ez

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Eguna:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

  • Bai
  • Ez

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

Fitxa bakoitza jarduera bati dagokio.

Hondo griseko datuak deialdiko 10.2.b) puntuaren arabera bete behar dira.

III. ERANSKINA

Ebaluazio orria Bateratuak 2010

Fitxa zenbakia: ...................................................................................

Taldea: ................................................................................................

Lana: ..................................................................................................

Eguna: ............................................... Ordua: ....................................

Tokia: .......................................... Herria: ...........................................

Ondokoaren egokitze maila:

Eguna:

1

2

3

4

5

Ordua:

1

2

3

4

5

Tokia:

1

2

3

4

5

Parte-hartzaileak, guztira: ................

Adinekoak: ......... Helduak: ........ Gazteak: ........ Haurrak: ........

Ikusleak jarduerari egokitzearen maila:

1

2

3

4

5

Ikusleen gogobetetze maila:

1

2

3

4

5

Ikusleek espero zutena zein mailatan bete den:

1

2

3

4

5

Jarduerak ikusleentzat izan duen egokitasun maila:

1

2

3

4

5

Egindako jardueraren alderdi hauek 1etik 5era baloratzea:

Soinua:

1

2

3

4

5

Muntaia:

1

2

3

4

5

Argiztatzea:

1

2

3

4

5

Jantziak:

1

2

3

4

5

Antzeztea:

1

2

3

4

5

Lanaren edukia:

1

2

3

4

5

Jardueraren egokitasun maila:

1

2

3

4

5

Oharrak:

............................................................................................................

............................................................................................................

IV. ERANSKINA

Ziurtagiriaren eredua

Nik, ............(e)k, (izen-deiturak), ..................(e)ko (herria) .......(e)ko (udala edo kontzejua), ............... (kontu-hartzailea edo idazkaria) naizen honek, ziurtatzen dut:

ZIURTATZEN DUT:

Eskura ditudan datuak azterturik, 2010eko programa bateratuen datuak erantsitako fitxetan ageri direnak direla. Eta horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau ematen dut, alkatearen ikus-oniritziarekin.

(Herriaren izena) (Eguna) (Ziurtatzailearen izen-deiturak) O. E. Alkatea, (Alkatearen izen-deiturak)

Iragarkiaren kodea: F1007362